240038

2024
 Sofia Zhukova, Juan P. Gamboa, Edurne Magro
 https://doi.org/10.18543/SETK3815
 Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deustu Fundazioa

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi txostena (erderaz)

Laburpena

Koaderno honek helburu du deskribatzea nolakoa izan den STEM talentu eskasiari aurre egiteko ekosistema bat eraikitzeko prozesua Bizkaian; eta honekin batera erantzuna ematea
ongizaterako lurralde-lehiakortasuna bermatzeko erronkari. Lehenik, azterketa teoriko bat egin da zehazteko zer dimentsiok duten eragina talentuaren lurralde-politikan; STEM talentuan,
bereziki. Ondoren, deskribapen moduan jaso dira Bizkaiko lurralde historikoan izandako prozesua, bai eta ekosistemaren garapenak ekarritako gako eta ikaskuntzak ere. Amaitzeko,
azken hausnarketa batean jaso dira halako hurrerapen baten gakoak, eta denboran iraunkorra izan dadin aurre egin beharreko erronkak.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua