Bizkaiko Lehiakortasunaren Behatokia

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatutako adimen estrategikoko tresna da Bizkaiko Lehiakortasun Behatokia.

Bizkaia Orekan Sakonduz eskualde-garapenerako estrategiaren parte da, eta Bizkaiko lehiakortasuna modu orekatuan garatzea du helburu.

Lurralde historikoaren lehiakortasunari eta ongizateari buruzko zenbait adierazle aurkezten ditu, eta Bizkaiko eskualdeen lehiakortasuna monitorizatzeko esparru orokorra eskaintzen du, Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuak garatutako metodologian oinarrituta. Bere helburua da Orekan Sakonduz Bizkaia ekimenean parte hartzen duten eragile guztiei erabakiak hartzeko informazioa ematea, tokiko eta eskualdeko lehiakortasun-egoera eta haren bilakaera modu konparatiboan monitorizatuz.

Lehiakortasun esparrua

Behatoki honek Orkestrak garatutako lehiakortasun esparru baten inguruan antolatutako zenbait adierazle biltzen ditu. Esparru hori pertsonen ongizatea helburu izango duen garapen ekonomiko jasangarria bultzatzeko tresna bat da.

Adierazleen definizioa

Behatokiko adierazle bakoitzaren definizioa ezagutzeko, deskargatu gure fitxa metodologikoak.

Definizioak deskargatu

Deskargatu datuak

Behatoki hau Orkestraren datu-plataforma batean oinarritzen da. Plataforma horrek etengabe eguneratzen ditu adierazleak, eskuragarritasunaren arabera. Analisian sakondu nahi baduzu, behatokiko datu guztiak CSV formatuan deskarga ditzakezu.

Datuak deskargatu

Txostena

Behatokiko informazioa oinarri hartuta, Orkestrak ondorengo txostena egin ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailerako..

Bizkaiko Lurralde Historikoko Lehiakortasunaren Diagnostikoa 2021

Bizkaiako lehiakortasunaren eta ongizatearen erradiografia eskaintzen du, bere egiturazko ingurunea aztertzetik abiatuta eta palanka dinamikoetan sakonduta.

Txostena ikusi

Esteka interesgarriak

Ongizatea helburu duen lehiakortasuna homogeneoa al da lurraldean?

Edurne Magro eta Rakel Vázquez-en artikulua Orkestraren blogean