portada informe competencias
 2022
 Edurne Magro, Mikel Navarro, Rakel Vázquez eta Francisco Carrillo
 ISBN: 978-84-1325-159-2

 

Txostena

Laburpen exekutiboa

Laburpena

Lurralde bateko lehiakortasunaren diagnostikoari esker bere lehiatzeko kokapena uler dezakegu, besteekin alderatuta (edo denboran zehar). Horrekin batera, lurraldeko eta bertako enpresetako lehiakortasun faktore bereziak ere identifikatu ahal izango ditugu. Diagnostiko horiek laguntzen dute lurralde jakin bateko ekonomia eta gizartearen egiturazko erronka handiak antzematen eta, horietatik abiatuta, lehiakortasuna hobetzeko erantzunak diseinatzen.

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak erregio mailako lehiakortasunari buruzko diagnostiko ugari egin ditu bere ibilbidean. Horietan nabarmenenak Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko urtez urteko txostenak dira. Hala ere, interesgarria da erregioa baino maila beheragoko lehiakortasunaren behatoki eta diagnostiko bat edukitzea, alde batetik lurralde historikoek ekonomia sustatzeko eta gizarte gaietako eskumen ugari dituztelako eta beste alde batetik, lurralde historiko batzuen eta besteen lehiatzeko kokapenean eta eskumenen aplikazioan aldeak daudelako. Gainera, Bizkaiari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eskualde garapeneko estrategia bat du, Bizkaia Orekan Sakonduz, Bizkaiko lehiakortasuna modu orekatuan garatzeko. Bizkaiko Lehiakortasunaren Behatokiak adimen estrategikoa eman nahi dio bai Sailari, lurralde historikoaren lehiakortasuna txosten honetan aztertuz, eta bai Bizkaia Orekan Sakonduz ekimenari, eskualdeetako lehiakortasunaren diagnostikoaz baliatuz.

Diagnostikoa egiteko eta adierazleak hautatzeko Orkestrak azken hilabeteetan garatu duen esparrua erabili dugun, ongizatea helburu izango duen lehiakortasunaren esparru berria, aurreko esparruaren bilakaera dena. Esparrua bera eta azterketa egiteko erabili dugun metodologia 2. kapituluan azaldu dugu. 3. kapituluan, multzo bakoitzean hautatutako adierazleen analisia aurkeztu dugu eta, amaitzeko, ondorio nagusiak

Jaitsi txostena