Laburpena
Lan honek ekonomia eta gizarte digitalerako adierazlearen DESI 2018ko emaitzak aurkezten ditu, Euskal Autonomia Erkidegorako. Lehenengo, Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatea Europar Batasuneko herrialdeen errealitatearekin alderatzen du eta, ondoren, azken ekitaldiko bilakaera alderatua aztertzen du. Horretarako, 2018an Europako Batzordeak erabaki dituen berrikuntza metodologikoak hartu ditu kontuan.