2.3.5. Zerbitzu publiko digitalak

Zerbitzu publikoen digitalizazioa aztertzeko, bi alderdi hartzen dira kontuan: gobernu elektronikoa, Administrazio Publikoaren zerbitzuetan teknologiaren erabilera neurtzen duena, eta osasun digitala, osasun arloko onlineko zerbitzuen erabilera neurtzen duena.

9. taulak bi azpidimentsio horien balioak eta kokapena aurkezten ditu.

9. taula Zerbitzu publiko digitalen azpidimentsioen alderapena.
9. taula Zerbitzu publiko digitalen azpidimentsioen alderapena
Iturria: Geuk egina

Gobernu elektronikoari dagokionez, EAEko administrazio publikoek kokapen nahiko ona dute, Europako batezbestekoaren gainetik daude. Osasun elektronikoan, Euskal Autonomia Erkidegoaren kokapena hobea da.

Jarraian, gobernu eta osasun elektronikoari lotutako adierazleak zehaztuko ditugu.

10. taula Zerbitzu publiko digitalen adierazleen alderapena.
10. taula Zerbitzu publiko digitalen adierazleen alderapena
Iturria: Geuk egina

Zerbitzu publiko digitaletako lehenengo azpidimentsioari lotutako adierazleetan, emaitzak egokiak dira. Kokapena oso ona da enpresentzako zerbitzu publiko digitaletan eta, horren ondoren, aldez aurretik betetako formularioetan. Adierazle guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Europako batezbestekoaren gainetik daude.

Bigarren azpidimentsioan, osasun arloko zerbitzu elektronikoak neurtzen dituenean, adierazle bakarra dago, eta, horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren kokapena ona da.

  1. Iaztik, aldatu egin da 5.a.1 adierazlea kalkulatzeko modua: azken 12 hilabeteetan administrazioari aldez aurretik betetako formularioak bidali behar izan dizkioten pertsonen kopuru osoarekiko neurtzen da, azken 12 hilabeteetako Interneteko erabiltzaile guztiekiko neurtu beharrean.

    5.a.5 adierazlea kalkulatzeko erabili den galdesorta iazkoaz bestelakoa da.

    Argibide gehiago behar izanez gero, ikus 5. Metodologia oharra