2.3.2. Giza kapitala
Giza kapitala aztertzeko bi azpidimentsio hartzen dira kontuan: oinarrizko trebetasunak eta erabilera, eta trebetasun aurreratuak eta garapena.
3. taulak bi azpidimentsio horien balioak eta kokapena aurkezten ditu.
Bi azpidimentsio horiek bi adierazle hartzen dituzte kontuan: alde batetik, herritarren trebetasun digitalak neurtzen dira eta, bestetik, lan indarrarenak. Azpimarratzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoa bigarren tokian dagoela, trebetasun aurreratuetan. Oinarrizko trebetasunetan ere, emaitzak positiboak dira.
4. taulak giza kapitalari lotutako adierazleen emaitzak erakusten dizkigu.
Oinarrizko trebetasunen adierazleen emaitzak egokiak dira, EB-28ko batezbestekoaren gainetik gaude. Baina trebetasun aurreratuetan, emaitzak askotarikoak dira: STEM gradudunen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoa sailkapeneko lehenengo tokian dago; IKTetako espezialistetan1, ordea, azken tokietan.
-
Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika adierazten ditu (Science, Technology, Engineering and Mathematics).
-
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (Information and Communication Technology).