2.2. Dimentsioak

DESI adierazlea bost dimentsiok osatzen dute: konektagarritasuna, giza kapitala, interneteko zerbitzuen erabilera etxeetan, teknologiaren integrazioa enpresetan, eta zerbitzu publiko digitalak. Hurrengo ataletan, dimentsio horietako bakoitzaren digitalizazio maila azalduko dugu.

2. grafikoan ikus daitekeen bezala, Euskal Autonomia Erkidegoa ez da lehenengo tokian azaltzen dimentsio horietan, baina EB-28ko batezbestekoaren gainetik dago, familien interneteko erabileran izan ezik, horretan aldea baitago. Herrialde liderrengana hurbiltzen ari garela nabarmentzen da gainerako dimentsioetan. Hala, emaitzak oso positiboak dira konektagarritasunean, giza kapitalean, teknologia digitala negozioetan integratzean eta zerbitzu publiko digitaletan.

2. grafikoa

Jarraian, bost dimentsioetako bakoitza zehaztuko dugu, baita dagozkien azpidimentsioak ere, aztergai ditugun herrialdeen multzorako. Euskal Autonomia Erkidegoa zein tokitan kokatzen den adieraziko dugu. Dimentsio bakoitzean, EB-28ko batez besteko balioa ere erantsi dugu.