2.2.4. Teknologia digitalaren integrazioa
Teknologia digitalak enpresetan duen integrazioa aztertzeko dimentsioari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren balioa % 50,30 da. Sailkapeneko zazpigarren tokian dago, Europako batezbestekoaren gainetik (batezbestekoaren balioa % 40,09 da). Danimarkak (% 61,28), Finlandiak (% 60,88) eta Irlandak (% 60,02) dute integrazio teknologikoaren mailarik handiena, Euskal Autonomia Erkidegoak baino 10 puntu portzentual handiagoa.
Dimentsio horrek 2 azpidimentsio hartzen ditu barne: negozioen digitalizazioa eta merkataritza elektronikoa. Negozioen digitalizazioak teknologia jakin batzuen erabilera neurtzen du eta merkataritza elektronikoak, berriz, enpresa txiki eta ertainek online egiten dituzten salmentak. Lehenengoan du Euskal Autonomia Erkidegoak abantaila argia, gainerako herrialdeekin alderatuta.