2.1. 2018ko DESI adierazlea

Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen eta ekonomiaren digitalizazioa DESI adierazlearen bidez neurtu dugu. Adierazle horrek % 62,99ko balioa du Euskal Autonomia Erkidegoan eta, horrenbestez, bosgarren tokian dago. Balio hori EB-28ko batezbestekoa (% 53,98) baino handiagoa da.

1. grafikoan ikus daitekeen bezala, herrialde liderrak Europako Iparraldekoak dira: Danimarka (% 71,73), Suedia (% 70,45), Finlandia (% 70,11) eta Herbehereak (% 69,87). Horien atzetik, baina ez horren gertu, Euskal Autonomia Erkidegoa dago eta, ondoren, Luxenburgo (% 62,79), Irlanda (% 61,26), Erresuma Batua (% 61,21) edo Belgika (% 60,73).

1. grafikoa