2.3.1. Konektagarritasuna
Banda zabalari lotutako azpidimentsio guztiek bi adierazle dituzte, teknologia horietako bakoitzaren estaldura eta bereganatze maila neurtzeko. Prezioaren indizeak adierazle bakarra du: banda zabaleko konexioa kontratatzeko soldata gordinaren zein ehuneko erabiltzen den neurtzen du.
1. taulak konektagarritasunaren dimentsioari dagozkion azpidimentsioetako bakoitzaren balioak eta kokapena aurkezten ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoaren emaitzak onak dira azpidimentsio guztietan, prezioari dagokionean izan ezik. Gainerakoetan, sailkapenean toki ona hartzen du, batez ere banda zabal ultra azkarrean, 2018ko DESIan lehenengo aldiz neurtzen den azpidimentsioan.
2. taulan konektagarritasunaren 5 dimentsioen adierazleen emaitzak aurkeztu ditugu
Euskal Autonomia Erkidegoa EB-28ko batezbestekoaren gainetik dago, konektagarritasunaren dimentsioari lotutako ia adierazle guztietan. Estalduraren datuak, balio absolutuetan, nahiko altuak dira. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren kokapena, gainerako herrialdeekin alderatuta, nahiko ona da adierazle guztietan, baita barneratze mailari lotutakoetan ere. Azpimarratzekoa da banda zabal azkarreko (segundoko 30 megabit edo gehiagoko abiadurako) barneratzean hirugarren tokian dagoela eta banda zabal ultra azkarrean ere (segundoko 100 megabit edo gehiagoko abiadura) emaitzak onak direla.
Salbuespena banda zabalaren prezioaren adierazlean aurkituko dugu, Euskal Autonomia Erkidegoko prezioak EB-28ko batezbestekoan ikusitakoak baino handiagoak baitira.
-
Iaztik, aldatu egin da 1.c.2 adierazlea kalkulatzeko modua: gutxienez 16 eta 74 urte arteko kide bat duten etxe guztien gainean kalkulatzen da, banda zabaleko harpidetza guztien gainean kalkulatu beharrean. 1.d.2 adierazlearekin ere berdin jokatzen da.
Argibide gehiago behar izanez gero, ikus 5. Metodologia oharra
-
Adierazlea Espainiako datutik abiatuta zenbatetsi da.