2.2.2. Giza kapitala
Euskal Autonomia Erkidegoak % 67,19ko balioa lortzen du digitalizaziorako giza kapitalean. Herrialdeen artean zazpigarren tokian dago. Sailkapeneko lehenengo tokietan daude Finlandia (% 79,24), Herbehereak (% 74,25) eta Suedia (% 74,23). Berriro ere, Euskal Autonomia Erkidegoa EB-28ko batezbestekoaren gainetik dago (% 56,48), herrialde liderren multzorako trantsizioan, nolabait.
Giza kapitalak 2 azpidimentsio hartzen ditu barne: oinarrizko trebetasunak eta erabilera, eta trebetasun aurreratuak eta garapena. Lehenengoak herritarrek produktu eta zerbitzu digitalak erabiltzeko duten gaitasuna jaso nahi du; bigarrenak, berriz, ondasun eta zerbitzu horiek ekoizteko gaitasuna.