2.2.5. Zerbitzu publiko digitalak
Administrazioaren digitalizazioa eta zerbitzu publiko digitalen eskaintza neurtuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoak EB-28ko batezbestekoak baino pixka bat handiagoa du: % 66,68 EAEk eta % 57,48 EB-28k. Hala, zortzigarren tokian dago. Lehenengo tokietan Finlandia (% 78,64) eta Estonia (% 78,10) daude.
Administrazio publikoen digitalizazioak bi azpidimentsio hartzen ditu kontuan: gobernu elektronikoa eta osasun elektronikoa. Lehenengoak pisu handiagoa du, bigarrenarekin alderatuta.
-
Dimentsio honetan, adierazi berri bat erantsi da: enpresentzako zerbitzu publiko digitalak (5.a.4), negozio bat abian jartzeko edo negozio baten ohiko eragiketak aurrera eramateko behar diren zerbitzu publikoetatik, online zenbat dauden eskuragarri neurtzen du, herrialdeko erabiltzaileentzat zein atzerritarrentzat.
Azpidimentsio berri bat ere erantsi da: osasun elektronikoa (5.b), adierazle bakarrarekin (5.b.1): ospitalera edo kontsultara joan gabe, online eskaintzen diren osasun zerbitzuak erabili dituzten pertsonen ehunekoa neurtzen du.
Argibide gehiagorako, ikus 5. Metodologia oharra eta 6. Eranskina – Adierazleak eta definizioak.