2.3.4. Teknologia digitalaren integrazioa
Enpresetan teknologia digitala nola dagoen integratuta aztertzeko, bi azpidimentsio erabiltzen dira, enpresetako digitalizazio maila alde batetik eta enpresa txiki eta ertainen onlineko merkataritza beste alde batetik. Lehenengoa neurtzeko bost adierazle erabiltzen dira eta bigarrena neurtzeko, hiru.
7. taulak Euskal Autonomia Erkidegoaren balioak eta kokapena erakusten dizkigu, azpidimentsio horietako bakoitzean.
Euskal Autonomia Erkidegoa liderra da enpresen digitalizazioan: sailkapenaren lehenengo tokian dago. Baina EAEko enpresa txiki eta ertainen merkataritza elektronikoko emaitzak ez dira hain onak, gaur egun 25. tokian baitago.
8. taulak adierazleen emaitzak erakusten dizkigu.
Enpresetan teknologia ezartzeari lotutako adierazleak aztertuta, azpidimentsioetan ikusi dugun egoera bera errepikatzen da. Alde batetik, enpresen digitalizazioari lotutako bost adierazleetan, Euskal Autonomia Erkidegoa lehenengo tokietan dago. Zehazki, liderra da informazioaren truke elektronikoan (ERP) eta bigarrena irrati maiztasunaren bidezko identifikazioan (RFID) eta gizarte sareen erabileran (gutxienez, haietako bitan). Aitzitik, merkataritza elektronikoaren erabilera oso mugatua da EAEko enpresa txiki eta ertainen artean, baita nazioarteko esparruan ere. Horrek salmenta mota horren fakturazio txikia ekartzen du.