2.2.1. Konektagarritasuna

Konektagarritasunari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoa laugarren tokian dago: % 77,67ko balioa du adierazleak dimentsio honetan eta, horrela, EB-28ko batezbestekoaren gainetik dago, nabarmen (% 62,58 da batezbestekoa). Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoa herrialde liderren artean dago. Aurretik hiru herrialde besterik ez ditu: Herbehereak (% 81,13), Luxenburgo (% 80,05) eta Danimarka (% 78,48). Azpimarratzekoa da, gainera, konektagarritasunaren dimentsioan duela Euskal Autonomia Erkidegoak dimentsio guztietan kokapenik onena.

3. grafikoa

Konektagarritasunak 5 azpidimentsio hartzen ditu barne: banda zabal finkoa, mugikorra, azkarra, ultra azkarra eta banda zabalaren prezioaren indizea, banda zabala edukitzeko ordaindu behar dena neurtzen duena. DESIren 2018ko edizioan, lehenengo aldiz aztertu da banda zabal ultra azkarraren konektagarritasuna eta baztertu egin da irrati maiztasunaren espektroaren merkaturatze maila.

  1. Dimentsio honetan, azpidimentsio berri bat erantsi da: banda zabal ultra azkarra (1.d). Bi adierazle ditu: banda zabal ultra azkarraren estaldura (100.d.1), banda zabal ultra azkarraren (alegia, 1 Mbps baino handiagoa) estaldura duten etxeen proportzioa neurtzen duena, eta banda zabal ultra azkarraren barneratzea (1.d.2), etxe guztien artean, banda zabal ultra azkarreko harpidetzen proportzioa neurtzen duena.

    Argibide gehiagorako, ikus 5. Metodologia oharra eta 6. Eranskina – Adierazleak eta definizioak.