2.3.3. Interneteko zerbitzuen erabilera

Familien Interneteko erabilera neurtzeko, eskaintzen diren hainbat zerbitzu aztertzen dira, 3 azpidimentsiotan: edukia, komunikazioa eta transakzioak.

5. taulak etxeetako Internet zerbitzuen erabileraren dimentsioaren barne sartzen diren hiru azpidimentsioen balioak eta kokapena azaltzen dizkigu.

5. taula Interneteko zerbitzuen erabileraren azpidimentsioen alderapena.
5. taula Interneteko zerbitzuen erabileraren azpidimentsioen alderapena
Iturria: Geuk egina

Edukien azpidimentsioan hiru adierazle hartzen dira kontuan, Interneten erabilera aisialdiko zerbitzuetan neurtzeko. Komunikazioan, beste erabiltzaile batzuekin elkarreraginean aritzea neurtzen da. Eta, azkenik, salerosketetan, banka edo merkataritza elektronikoko eragiketak neurtzen dira, eta bi adierazle hartzen dira kontuan kasuetako bakoitzean.

Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak ez dira onak esparru horretan, hala, azpidimentsio bakarrean dago EB-28ko batezbestekoaren gainetik: edukietan. Daturik onena salerosketen azpidimentsioak erakusten du.

Jarraian, Interneten erabilera neurtzen duten adierazleak zehaztuko ditugu

6. taula Interneteko zerbitzuen erabileraren adierazleen alderapena.
6. taula Interneteko zerbitzuen erabileraren adierazleen alderapena
Iturria: Geuk egina

Interneteko zerbitzuen erabileran du kokapenik okerrena Euskal Autonomia Erkidegoak eta hori dimentsioa osatzen duten adierazle gehienetan islatzen da. Edukiei lotutako bi adierazletan izan ezik –albisteak eta eskaripeko bideoak–, balioak EB-28ko batezbestekoaren azpitik geratzen dira. Are gehiago, kokapena oraindik kaxkarragoa da komunikazioei lotutako adierazleak aztertuz gero.

  1. 3.a.3 adierazlea kalkulatzeko, “ordaindutako telebista”ren datua erabili da.