2.2.3. Interneteko zerbitzuen erabilera
Etxeetan Interneteko zerbitzuen erabilera aztertzen duen dimentsioan, Euskal Autonomia Erkidegoa EB-28ko batezbestekoaren azpitik dago: EAEko balioa % 44,73 da eta batezbestekoarena, berriz, % 50,49. Horregatik, sailkapenaren azken postuetan dago, 24. tokian. Herrialde liderren artean, Danimarka (% 75,09) eta Suedia (% 73,37) aipatu behar dira.
Dimentsio horrek 3 azpidimentsio hartzen ditu barne, Interneten erabiltzera neurtzeko kontuan hartzen diren jarduera motak aztertzeko: edukiak, komunikazioa eta transakzioak.