EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LEHIAKORTASUNARI BURUZKO 2024ko TXOSTENA
Lehiakortasunari buruzko txosten honek inklusioaren zeharkako ardatzean sakontzen du, pertsona guztientzako ongizate inklusiboa sortzeko gai izango den lehiakortasun inklusiboa ziurtatzeak aurrean jartzen dizkigun erronkei buruz hausnartzeko. Orkestran lehiakortasuna eraikitzeko prozesuetan zenbat eta pertsona gehiagok parte hartu, ongizatea orduan eta inklusiboagoa izango dela uste dugu, horri baino; izan ere, txanpon beraren bi aldeak dira, eta ezin dira ulertu bata bestea gabe.
Horretarako, lehenik txostena Euskadiko lehiakortasun eta ongizate arloko errendimendu orokorraren analisiarekin hasten da, eta ongizaterako gure lurralde-lehiakortasun markoaren bidez antolatutako 66 adierazleren azken bilakaera aurkezten du.
Inklusioaren garrantziari buruzko hausnarketa kontzeptual batekin jarraitzen du, lurralde baten lehiakortasunaren eta ongizatearen ardatz transbertsal gisa. Era berean, pertsonen ezaugarri demografiko ugarietatik hiru —adina, jatorria eta generoa— empirikoki aztertzen ditu, Euskadiko erronka zorrotzenetako batzuekin lotuta daudenak.
Txostena jaitsi Laburpen exekutiboa jaitsi
Lehiakortasunari buruzko biltzarra
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostena azaroaren 20an aurkeztu genuen Gasteizko Artium Museoan. Ekitaldi horretan parte hartu dute Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak eta Ramiro González Arabako diputatu nagusiak.
Enpresetan aniztasuna kudeatzeaz eta gidatzeaz ere hitz egin da topaketan, aniztasun horrek berrikuntza, nazioartekotzea eta erakundearen jarduna hobetzeko duen potentziala aprobetxatu behar baita.
Ezin izan baduzu etorri, Youtubeko gure kanalean ikus dezakezu ekitaldiaren grabazioa.

Orkestrak ohartarazi du pertsona guztien gaitasunak integratu behar direla lehiakortasuna hobetzeko
Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokia
Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokiak ongizatea helburu duen lehiakortasun esparrua osatzen duten dimentsioen inguruko informazioa eskaintzen digu. Europako 200 erregio baino gehiagotako datuak jasotzen ditu eta gainerako erregioekiko, herrialdeekiko eta Europar Batasunarekiko kokapena eta bilakaera aztertzea ahalbidetzen digu.
Aurten, panel berri bat sortu dugu Behatokian, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko Lehiakortasun Txostenean sartutako 66 adierazleen maila eta bilakaera jasotzen dituena. 3 hizkuntzatan eskuragarri, EB-27rekin konparazioak egiteko aukera ematen du eta denbora errealean eguneratutako datuak eskaintzen ditu.

Aurreko urteetako txostenak
Euskal autonomia erkidegoko lehiakortasunari buruzko txostena
Lehiakortasunari buruzko Biltzarra
2023
Ez zenuen Lehiakortasunari buruzko Biltzarrean parte hartzeko aukerarik izan? Egin klik ekitaldiaren unerik esanguratsuenak ikusteko.