Orkestra: Lehiakortasunerako Euskal Institutua (Deusto Fundazioa)

2024ko
Memoria

Orkestra zenbakitan

Ikerketa

46 ikerketa proiektu

6 nazioarteko proiektu

40 aliantza unibertsitate eta ikerketa institutuekin

22 parte hartze biltzar zientifikoetan

Pertsonak

41 pertsona

30 E(Emakume)

11 G(Gizon)

68 % doktoreak eta doktoregaiak

6 nazionalitate

Transferentzia

+3.600 harpidedun gure buletinetan

+43.000 bisita gure webgunera

+400 inpaktu hedabideetan

+7.000 jarraitzaile sare sozialetan

Misioa

Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna eta ongizatea hobetzen laguntzea, ongizatea helburu duen lehiakortasunari buruzko nazioarteko jakintzaren mugetan aurrera eginez.

Nola?

01

Erronka errealak lantzea

Ongizatea helburu duen lehiakortasunerako gure esparruaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko egoeraren diagnostiko dinamikoa egiten dugu, erronkak identifikatu ahal izateko. Erronka konplexuak direnez, horiek lantzeko ezinbestekoa da lurraldeko eragile guztien arteko elkarlana eta konpromisoa: administrazio publikoa, enpresa, akademia eta herritarrak.

2024an, 46 ikerketa proiektutan lan egin dugu, helburu hauek nola lortu aztertzeko:

Talentuaren erronka

Talentua funtsezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunerako, bereziki biztanleriaren zahartzea eta lan merkatuko aldaketak enpresen eta gizartearen beharrak birdefinitzen ari diren une honetan.

Baina talentu eskasiari irtenbide bat ematea ez da lan erraza. Erronka horrek ikuspegi globala eta eragile askoren arteko elkarlana eskatzen ditu, etapa desberdinetan: talentu beharraren diagnostikoa, prestakuntza eta gaitasunen garapena, profesionalak erakartzea eta errekrutatzea, harrera eta fidelizazioa.

“Orkestraren ikuspegitik, talentua pertsonok ditugun gaitasunak dira, motibatzen gaituen zerbait egiteko erabiltzen ditugunak, lurraldeari balio bereizgarri bat emateko”.

2024an, Orkestran erronka horretan lan egin dugu hainbat eragilerekin batera, ekarpen hauek egiteko:

Gure ikerketa proiektuen bidez, jakintza sortu dugu, prozesuak bideratu ditugu eta analisi zorrotzak egin ditugu, talentua Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen lehiakor eta jasangarriaren eragile izateko politikak diseinatzeko.

02

Jakintza sortzea

Gainera, hainbat behatoki ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunaren egoeran sakontzeko eta egoera horren jarraipena egiteko.

Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokia

Europako eskualdeen egoera eta bilakaera alderatzen ditu, funtsezko 40 adierazlez baliatuz. Era berean, Euskal Autonomia erkidegoaren kokapena zein den erakusten du.

Ikusi behatokia

Bizkaiko Lehiakortasunaren Behatokia

Ikusi behatokia

Lanbide Heziketaren Behatokia

Ikusi behatokia

Ezkutuko Txapeldunen Behatokia

Ikusi behatokia

03

Elkarlana

Orkestran egunero lan egiten dugu Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren eta ongizatearen erronketan zuzeneko eragina izan dezaketen eragileekin. Erreferentziazko erakunde hauen egiturazko laguntza dugu; erakunde horiek Institutuari egonkortasuna ematen diote eta haren garapenean laguntzen dute:

Gainera, mundu mailako adituen sare zabalarekin lan egiten dugu, bi helburu lortzeko: Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren eta ongizatearen ereduari dagokion balioa ematea eta beste tokietako jardunbiderik onenak identifikatzea, geure lurraldera ekartzeko.

Klikatu gure kolaborazio berriei buruzko informazio gehiago ikusteko

Naia Begiristainek eta Miren Larreak ikerketa-Ekintzaren Danimarkako Sarearen Urteko Biltzarrean hartu dute parte

Albistera joan

Orkestrak Euskal Autonomia Erkidegoko kluster politika aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera, Abu Dabin

Albistera joan

Juan Gamboak Bizkaia with the Talent ekimena aurkeztu du Association of Colleges elkartearen nazioarteko biltzarrean, Belfast Metropolitan Collegen

Albistera joan

Ibone Eguiak MOC sarearen urteko workshopean parte hartu du, Harvard Business School

Albistera joan

Orkestrako Energia eta Ingurumen Labeko lantaldeak Ekonomia Energetikoaren Ikerketako Sinposioan parte hartu du, Universidad del Valleko campusean

Albistera joan

Galesek hainbat ikaskuntza atera ditu EAEko berrikuntzako ekosistematik

Albistera joan

Orkestrak Loiolako Iñigo Ekimenaren aurrez aurreko lehen topaketan parte hartu du, Mexikon

Albistera joan

Lankidetza hitzarmen berria Hego Koreako Daejeon Unibertsitatearekin

Albistera joan

Japan Research Instituteko ordezkariek Orkestra bisitatu dute

Albistera joan

Japan Federation of Bar Associations erakundeko Ingurumen Batzordeak Orkestra bisitatu du

Albistera joan

Orkestrak energia berriztagarriei buruzko ikerketa aurkeztu du Japonian

Albistera joan

Orkestraren eta Łódź-eko Unibertsitatearen artean jardunbide egokiak trukatzea

Albistera joan

Orkestrak Euskadi 2040 proiektuaren ikaskuntzak partekatu ditu Flandriako eskualdeko prospektiba foroan

Albistera joan

Kubako Sancti Spíritus Unibertsitateko zenbait irakaslek Orkestra bisitatu dute, Lanbide Heziketako euskal ereduan sakontzeko

Albistera joan