230015 Portada cast

2024
 Macarena Larrea Basterra, Stephanía Mosquera López
 https://doi.org/10.18543/GQTG1145
Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi txostena (erderaz) 

Laburpena

Mundu mailan deskarbonizazioaren konpromisoa betetzeak teknologia garbietan inbertitzea eskatzen du, modu globalean. Horretarako, finantzaketa bolumen handiak behar dira, baina ingurunea konplexua da eta, gainera, zalantza teknologiko handiak daude eta baliabideak ez dira modu homogeneoan banatzen mundu osoan zehar. Egoera horren aurrean, teknologia garbietan inbertitzeko pizgarriek, behar bezala diseinatzen badira, inbertsio pribatua bultza dezakete ingurumen helburuak lortzeko. Txosten honek teknologia garbietan inbertitzeko funts beharrak, ingurumen jasangarritasunerantz aurrera egiteko gaur egun finantzaketan dagoen arrakala eta inbertsiorako pizgarria terminoaren kontzeptualizazioa lantzen ditu. Pizgarriak sei kategoria handitan sailkatzea proposatzen da: ekonomikoak, finantzarioak, fiskalak, merkatukoak, erregulazioak eta jakintza eta lankidetzakoak. Ondoren, hainbat herrialdetan (Ameriketako Estatu Batuak, Europar Batasuna, Txina, Kanada, India eta Erresuma Batua) nola ezartzen ari diren deskribatzen da. Azkenik, azterketaren ondorioak adierazi eta teknologia garbietan inbertitzeko pizgarriak diseinatu, ezarri, kontrolatu eta eragina ebaluatzeko kontuan hartzeko elementuen eta dimentsioen inguruko hausnarketa proposatzen da.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua