2024ko azaroaren 8a

Lehendakaritza - noviembre 2024

 ©️ Irekia

  • Imanol Pradalesek eta Mikel Iriondok harrera egin diote Orkestrako taldeari, Institutuaren ikerketa-ildo nagusiak ezagutzeko.

  • Bileran, lehendakariak eta bere taldeak 2024ko Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko Txostenaren atariko ondorio batzuk ere ezagutu dituzte. Txosten hori azaroaren 20an aurkeztuko da ofizialki.

Imanol Pradales Lehendakaria Orkestrako taldearekin bildu da gaur goizean, institutua garatzen ari den ikerketa-ildo nagusiak ezagutzeko. Ikerketa-ildo horien helburua Euskadiko lehiakortasuna eta ongizatea hobetzea da.

Orkestraren ordezkari gisa Ivan Marten presidentea, Mari Jose Aranguren zuzendari nagusia eta Susana Franco institutuko ikertzaile seniorra izan dira. Lehendakaritzako Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkari nagusi Mikel Iriondok ere parte hartu du bileran.

Lehendakariak eta bere taldeak institutua hainbat erakunde publiko eta pribaturekin lanean ari den proiektuak ezagutu ahal izan dituzte. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren garapenerako estrategikoak diren arloak hartzen dituzte, hala nola trantsizio energetikoa, digitalizazioa edo talentuaren erronka.

Gainera, Orkestrako taldeak 2024ko Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko Txostenaren aurretiazko ondorio batzuk partekatu ditu. Txosten horren aurkezpen ofiziala azaroaren 20an izango da, Gasteizen. Urtero argitaratzen den txosten hau erreferentea da eskualdeko lehiakortasunaren azterketan, eta aurten inklusioa aztertzen du, lehiakortasunaren eta ongizatearen eragile gisa.