2024ko ekainaren 14a
Argazkia: Raing.es
- Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Atlantic Copper Enpresa Katedrak eskaini dio saria argitalpenari
Orkestrako Energia eta Ingurumeneko laborategiak ibilbide luzea egin du lehengaiek trantsizio energetikorako duten garrantziaz ikertzen
"Lehengai mineralak trantsizio energetikoan eta digitalizazioan. El papel de la minería y la metalurgia" argitalpena saritu du Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (ETSIME-UPM) Atlantic Copper Enpresa Katedrak. Macarena Larrea, Orkestrako ikertzailea, libuaren egileetako bat da, eta joan den ekainean eman zioten saria Madrilgo Meatze eta Energia Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan. Sari honek liburuak meatzaritzaren arloan eta, bereziki, metalurgian egindako ekarpena nabarmendu nahi du. Izan ere, lan garrantzitsua izan da trantsizio energetikorako eta digitalizaziorako.
Liburua Ingeniaritzako Errege Akademiak eta CODEIMEk argitaratu dute, eta Eloy Alvarez Pelegryk eta Francisco Blanco Álvarezek koordinatu dute. Meatzeen eta Energiaren Ingeniaritzako Eskola Teknikoetako irakasleek elkarrekin egindako lana da. Macarena Larrearen arabera, sari bat izan zen taldeko kideak ezagutzea eta haiekin lankidetzan aritzea eta gaian sakontzea: "Sari honek gure ahalegina aintzatesten du eta balio handiagoa ematen dio. Ohore handia da eta pozgarria ", dio.
Argitalpenak trantsizio energetikoaren eta digitalizazioaren arteko harreman erabakigarria jorratzen du, mineralen eta metalen behar gero eta handiagoa nabarmenduz, eta, ondorioz, meatzaritzak eta metalurgiak beren hornidura ziurtatzeko hartzen duten paper garrantzitsua. Halaber, erronka horiei aurre egiteko hornidura-kate seguruak eta erresilienteak izatearen garrantzia azpimarratu du. Meatzaritzaren ikerketatik hasi, meatzaritzatik eta metalurgiatik igaro, eta trantsizio horietarako beharrezko osagaien fabrikazioa aztertzen du. Gainera, hornidura-katea eta alderdi ekonomiko eta industrialak aztertzen ditu, ekonomia zirkularraren eta jasangarritasunaren testuinguruan balio-kate bihurtzeko.

Las materias primas minerales en la transición energética y en la digitalización. El papel de la minería y la metalurgia
Liburu honek mineralen eta metalen eskarian trantsizio bikoitzak (energetikoa eta digitalizazioa) dituen ondorioak aztertzen ditu, eta mineral eta metal gehiago beharko direla ondorioztatzen du; eta horien eskaria nabarmen handituko dela.
Lehengaien funtsezko rola trantsizio energetikoan
Orkestrako Energia eta Ingurumen Laborategiak hainbat urte daramatza lehengaiek trantsizio energetikoan duten zeregina ikertzen eta hornidura fidagarria bermatzeko estrategiak edo tresnak garatzen. Egindako lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: "Euskal industriarako lehengai kritikoak eta funtsezko metalak" txostena, Ihoberekin lankidetzan egina, Lehengai Kritikoen eta Metal Giltzarrien Euskal Planaren zirriborro gisa balio izan duena; “Evolución y riesgos asociados de los precios de materias primas críticas para la transición energética” artikulua; edo “Riesgos geopolíticos y de precios para el desarrollo de las redes eléctricas inteligentes. Medidas de actuación” artikulua.
Gainera, Macarena Larreak Orkestraren blogeko post hauetan laburbildu ditu bere ikerketaren ondorio nagusiak: