“Politika publikoak aztertzen ditugu ongizatea hobetuko duen lurralde lehiakortasun iraunkorra garatzeko”

Politika Publikoen Labean lurralde estrategian eragiteko gaitasuna duen Euskadiko eragileen ekosistemarekin batera ikertzen eta lan egiten dugu.

Gaitasun kolektiboak indartuz, politika publikoen sinergiak aztertu eta sustatzen ditugu, pertsonen ongizatea hobetuko duen lurralde lehiakortasun iraunkorra garatzeko.