2026ko azaroaren 23an • 16:00etan
 Donostiako Kursaal biltzar jauregia

Conferencia Informe Competitividad 2026


Teknologia eta ezagutza transferentzia industria eraldatzeko palanka gisa

2026ko Lehiakortasunari buruzko Biltzarra izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko Txosten berria aurkezteko esparrua. Aurten, mehatxu globalen aurrean kritikoa den elementu batean jartzen du arreta txostenak: teknologia eta ezagutza transferentzia, industria eraldatzeko eta gure ongizatea babesteko ezinbesteko palanka gisa. Etengabe aldatzen ari den ingurunean, ezagutza berria sortzea eta aplikatzea funtsezko motorra da gure ekonomia egokitzeko eta etorkizuneko erronkei arrakastaz erantzuteko.

Konferentzian honako gai hauek jorratuko ditugu:

  • Nola funtzionatzen du teknologia eta ezagutza transferentziako ekosistemak Euskadin?
  • Nolako eragina dute ezagutzaren eta teknologiaren fluxuek euskal industrian?
  • Zer hobekuntza egin behar dizkiogu gure sistemari eta zer ikas dezakegu puntako beste ekosistema batzuetatik?

Konferentzia azaroaren 23an izango da, 16:00etan, Donostiako Kurssal Biltzar Jauregian.

Txosteneko mezu eta gomendio nagusiak aurkeztu ondoren, euskal berrikuntza-sistemaren parte diren hainbat eragilerekin eztabaidatuko ditugu transferentzia teknologikoak Euskadin dituen erronkak eta aukerak.

    Izena eman

Programa

16:00 • Ongietorria: Iván Martén, Orkestrako presidentea
16:05 • Hasiera instituzionala: Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua
16:10 • Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2026ko Txostenaren aurkezpena. Ezagutzatik merkatura: transferentzia teknologikoa, industria eraldatzeko
  • Maddalen Alkorta, Orkestrako doktoretza aurreko ikertzailea
  • Aitziber Elola, Orkestrako ikertzaile seniorra
  • Susana Franco, Orkestrako ikerketa zuzendaria
  • Aitor Sedano, Orkestrako ikerketako teknikaria 
16:40 • Teknologia eta ezagutza transferentziako sistemako hainbat eragilek osatutako mahaia-elkarrizketa.
  • Borja Gárate, Metrologia Sarikiko zuzendari nagusia
  • Rafa Lizarralde, IDEKO zentro teknologikoko zuzendari nagusia
  • Aitziber López, CIC biomaGUNEko zuzendari zientifikoa
  • Moderatzailea: James Wilson, Orkestrako zuzendari nagusia
17:25 • Ondorioak: James Wilson, Orkestrako zuzendari nagusia
17:30 • Itxiera instituzionala: Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusia 
17:35 • Koktel-networking-a