#EnpresaEuskadi
Enpresak eta ekimen ekintzaileak dira lurralde lehiakortasunaren oinarriak. Enpresen estrategiak eta portaerak ingurunearekin elkar eraginean aritzen dira, produktibitatean, berrikuntzan eta enplegu sorkuntzan lortzen diren emaitzak eta, azken batean, lurraldeari egingo diten ekarpen ekonomikoa eta soziala, baldintzatuz. Ildo horretatik, enpresek bermatzen dute lurraldean bizi diren pertsonen ongizatea.
Enpresa laborategiak enpresa estrategiak eta portaerak aztertzen ditu, tamaina eta ezaugarri askotako enpresek, lehiakortasunari lotuta, aurrean dituzten erronkak ulertzeko eta erantzuteko. Enpresekin eta sistemako beste eragile batzuekin batera lan egiten da, erronka horiek aztertzeko eta erantzunak hobetzeko.
Enpresaren barneko arlo estrategikoei lotutako gai zehatzak lantzen dira, esate baterako, berrikuntza, nazioartekotzea, finantzaketa eta gaitasunak edo skills. Laborategiko ikerketek lankidetza estrategiak ere hartzen dituzte barne, banakako enpresak baino urrunago begiratuz. Adibidez, enpresa kluster dinamiketan txertatzea, balio partekatuko estrategiak garatzea –enpresak lurraldearekin duen konpromisoaren erakusle–, edo lankidetzako estrategiak eraikitzea ekonomia zirkularra edo berrikuntza irekia sustatzeko.
Laborategi honetan egiten den ikerketa eraldatzailea da. Horregatik, laborategiak nazioko eta nazioarteko beste zentro eta unibertsitate batzuetako ikertzaileekin elkarlanean eta etengabeko elkarrizketan egiten du lan, lurraldeko beste eragile gako batzuekin batera. Eragile horiek enpresak, administrazio publikoko hainbat mailatako policy makerrak, kluster elkarteak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, garapen agentziak, lanbide heziketako zentroak eta, oro har, gizarte eragileak dira.
2020
Francisco Carrillo Carrillo and Henar Alcalde-Heras
Taylor & Francis. Innovation. Organization & Managment. Volume 22, 2020-Issue 3. Pages. 334-352
2020
Mari Jose Aranguren, Juan De Lucio, Raúl Mínguez, Asier Minondo & Francisco Requena
Applied Economics Letters
2020
Juan Pablo Gamboa (dir.), Mónica Moso (dir.), Mikel Albizu, Ainhoa Lafuente, Antonio Mondaca, Asier Murciego, Mikel Navarro, Etorne Ugalde
2020
Juan Pablo Gamboa (dir.), Mónica Moso (dir.), Mikel Albizu, Ainhoa Lafuente, Antonio Mondaca, Asier Murciego, Mikel Navarro, Etorne Ugalde
2020
Navarro, M. (dir.), Susana Franco (Orkestra), Asier Murciego (Orkestra), Rakel Vázquez (Orkestra), Joxean Egaña (IMH), Ixaka Egurbide (IMH)
2020
Several authors
#EnpresaEuskadi Eguneratuta egon nahi baduzu, buletinera harpidetu zaitez
BABESLEAK