2016ko otsailaren 26a

Zubigintza 2016 Corregida


Zubigintzak zubiak eraikitzea esan nahi duela kontuan hartuta, 2016. urteari zubi horietako bati eusteko erabakiarekin eman diogu hasiera: 2009az geroztik, Orkestraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean eraikitzen ari garen zubiari, Gipuzkoa Sarean bultzatzeko. Joan den asteartean izan zen Zubigintzaren (Gipuzkoa Sareanen ikerketa-ekintzarako laborategia) 2016rako programari hasiera ofiziala emateko bilera. Programa hori Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztutako helburuen araberakoa da, hain zuzen ere, gobernantza ona lantzea eta enpresa txikiei laguntzea.

Bileran, Zubigintzako kideek zertan ari diren azaldu zuten, baita urte honetan zein lan egitea aurreikusten duten ere. Laborategia osatzen duen taldeak hainbat ikuspegitatik helduko dio ikerketa-ekintza prozesu horri. Mikel Navarrok espezializazio adimenduna landuko du eta Paco Alburquerquek, lurralde garapena. Pablo Costamagnak fazilitadorearen inguruan prestatzen ari den libururako ikuspegi pedagogikoa landuko du eta James Karlsen Gipuzkoa Sareanen ikerketa-ekintzaren sistematizazioa egiten ahaleginduko da. Miren Estensorok eragileekin egiten diren lantegiak bideratzen egingo du lan eta Miren Larreak prozesu osoaren fazilitadore ardura hartuko du.

Komunikazioari garrantzi berezia eman nahi zaio aurten. Arlo horretan arituko dira Maite Reizabal, sarearen barne eta kanpo komunikazioaren arduran, eta Patricia Canto eta Rakel Vázquez, jakintza akademikorako komunikazio modu arduratsuak garatzen. Beste proiektu batzuekin koordinatzeko ahalegina ere egingo da, Eusko Jaurlaritzako proiektuekin batetik, Mari Jose Arangurenek lagunduta; Bizkaiko Foru Aldundiko proiektuekin, bestetik, Ainhoa Arronak lagunduta; eta eskualdeko garapen agentzien proiektuekin, azkenik, Henar Alcaldek lagunduta.

Gipuzkoa Sareanen helburua da Gipuzkoarako lurralde garapenerako eredu berri bat eraikitzea, eragileen arteko harremanak aldatzearen bidez. Helburu horretan ari gara lanean legegintzaldia hasi zenetik.