Henar baja

Ikertzailea

Lotutako informazioa

Deustuko Unibertsitateko irakaslea da. Henar Alcalde Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Business Administration and Quantitative Methods (European Mention) arloko cum laude doktorea da. Doktoregoa amaitu aurretik, Copenhagen Business Schoolen egin zuen egonaldia (Innovation and Organizational Economics sailean). Henarrek, gainera, Harvard Business Schoolen “Creating Shared Value” programa exekutiboan parte hartu du (Boston, 2016). Business Administration and Quantitative Methods master titulua du, Madrilgo Carlos III Unibertsitateak emana, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna da, Burgosko Unibertsitatean.
Henar Orkestrako ikertzaile elkartua da. Bere interes arloetako proiektuetan parte hartzen du: enpresa estrategia, berrikuntza irekia, antolaketa eraldaketa eta balio partekatua sortzeko estrategiak.
Bere ibilbidean, hainbat ikerketa proiektu koordinatu ditu (eskualdekoak eta nazioartekoak), hitzaldi ugari eskaini ditu eta eragin handiko aldizkari akademikoetan argitaratu du. Gainera, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako ikerketako seiurteko bat aitortuta du.