Mikel Navarro PEQUEÑA

Ikertzaile Seniorra

Ekonomiako katedraduna da Deusto Business Schoolen (Deustuko Unibertsitatean) eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaile seniorra.

Microeconomics Of Competitiveness (MOC) ikastaroko zuzendaria da. Ikastaroa Harvardeko Unibertsitateko Institute of Strategy and Competitiveness erakundearekin lankidetzan eskaintzen da.

Industriaren lehiakortasunari eta berrikuntza sistemei lotutako gaietan espezializatuta dago. Gai horietan, hamabost liburu inguru eta berrogeita hamar artikulu eta lankidetza zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, nazioko eta nazioarteko aldizkarietan.

Bere bizitza akademiko luzean, hainbat ardura izan ditu Deustuko Unibertsitatean eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuan: Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari akademikoa izan zen, sortu zenean; ESTEko dekanordea eta Ekonomia Saileko zuzendaria; Doktorego Batzordeko kidea...

Gaur egun, Smart Specialisation Platform-eko mirror groupeko kidea da, Europako Batzordean.

Ekonomiaz aldizkari erredakzio kontseiluko kidea da. Aldizkari horretan hiru alde monografiko koordinatu ditu (klusterrei buruz, eskualdeko berrikuntza sistemei buruz eta espezializazio adimenduneko estrategiei buruz). Uztaro aldizkariko erredakzio kontseiluko kide ere bada.