Pandemiak, Ukrainako gerrak eta trantsizio sozioekonomiko sakonek sortutako ziurgabetasunaren ondorioz, gero eta nabarmenagoa da lurralde baten lehiakortasuna neurtzeko ekonomia eta enpresa emaitzez harantzagoko beste dimentsio batzuk ere txertatu behar direla gure analisietan.
Ongizate Labean, hain zuzen ere, pertsonen ongizatearekin zerikusia duten funtsezko hainbat alderdik –horien artean, osasunak, enpleguak, hezkuntzak edo bizitzarekiko gogobetetasunak– lehiakortasunarekin duten lotura aztertzen dugu.
Gainera, enpresen, administrazio publikoen eta lurraldeko beste eragile batzuen bidelagun gara, lehiakortasunaren bidez pertsonen ongizatea hobetzen laguntzen duten proiektu eraldatzaileak garatzeko.
Berria
Ekitaldia
Blog
Blog
Berria
2024ko ekainaren 14a
Blog
Eman izena Orkestraren buletinetan, Euskadiko lehiakortasunari buruzko informazio zehatza jasotzeko.