#OngizateaEuskadi
Lurraldearen lehiakortasunak (lehiakortasun iraunkorrak) lurraldearen benetako beharrei lotuta egon behar du. Orkestrak lehiakortasuna pertsonen ongizatea bermatzeko bidea dela uste du. Horretara bideratzen dira Ongizatearen laborategiaren ikerketa ahaleginak: ongizatearen zerbitzura egongo den lehiakortasun horren oinarrietan, gizarte osoa integratzen ahalegintzen da.
Laborategi honetan aurrera eramaten den analisi eta ikerketa eraldatzailearen barruan, pertsonen ongizateari lotutako alderdi gakoak kontzeptualizatzen eta neurtzen ditugu eta saiatzen gara ulertzen enpresek, gobernuek eta lurraldeko beste eragile batzuek hartzen eta sustatzen dituzten politika eta erabaki estrategikoek lurraldearen hobekuntzan eragiten dutela eta aurrera egiteko tresna direla.
Hala, ongizatearen laborategiak ongizatearen hainbat dimentsio aztertzen ditu: enplegua eta kalitatezko lana, hezkuntza, desberdintasuna, gizarte kohesioa, eta ingurumena.
Laborategiak nazioko eta nazioarteko beste zentro eta unibertsitate batzuetako ikertzaileekin elkarlanean eta etengabeko elkarrizketan egiten du lan, lurraldeko beste eragile gako batzuekin batera. Eragile horiek enpresak, administrazio publikoko hainbat mailatako policy makerrak, kluster elkarteak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, garapen agentziak, lanbide heziketako zentroak eta, oro har, gizarte eragileak dira.
2020
Guillermo Molina Recio, José A. Ariza-Montes, Manuel Rich Ruiz, Vicente Fernández Rodríguez and Noel M. Muniz
Nursing Economic$, Vol. 38 No. 6
2020
Mercedes Oleaga, Usue Lorenz, Angélica Rodríguez
2019
Martha Patricia Canto Farachala
2019
Navarro, Mikel (dir.), Susana Franco (Orkestra), Asier Murciego (Orkestra), Jabier Retegui (Orkestra), Rakel Vázquez (Orkestra), Luis Blanco (Universidad de la Rioja) Joxean Egaña (IMH), Ixaka Egurbide (IMH),
2018
Navarro, Mikel (dir.)
2018
Gil de San Vicente, I., Murciego, A., Sisti, E., Vivanco, D.
#OngizateaEuskadi Eguneratuta egon nahi baduzu, buletinera harpidetu zaitez
BABESLEAK