![]()
Orkestran Euskal Autonomia Erkidegoko ongizate inklusibo eta jasangarria helburu duen lehiakortasuna bultzatzen dugu, ikerketa eraldatzailea eginez. Erabakiak hartzeko eduki zorrotzak eskaintzen ditugu, eta egunez egun gure erakunde laguntzaileekin lan egiten dugu, erronka errealei aurre egiteko.
![]()
Metodo zientifikoak erabiltzen ditugu arazo errealak lantzeko. Aldi berean, komunitate akademikoari ekarpena egiten diogu, gure ikerketaren bidez. Sortzen dugun jakintza Euskadiren lehiakortasuna sendotzen lan egiten duten eragile garrantzitsuenentzat baliagarria izatea nahi dugu".
Gainera, hainbat behatoki ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunaren egoeran sakontzeko eta egoera horren jarraipena egiteko, hainbat ikuspegitatik.
Europako eskualdeen egoera eta bilakaera alderatzen ditu, funtsezko 40 adierazlez baliatuz. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren kokapena zein den erakusten du. 2022an berritu egin dugu, lehiakortasuna aztertzeko gure esparru berria txertatzeko. Orain, interfaze zuzenagoa eta zehatzagoa du.
![]()
Orkestra lankidetza publiko-pribatuaren arrakastaren erakusle da. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektua da, Deustuko Unibertsitatearen barruan. Erreferentziazko hainbat erakundek laguntzen dute eta laguntza horren bidez, Institutuari egonkortasuna ematen diote eta haren garapenean parte hartzen dute”.










Erakunde horiekin eta beste askorekin elkarlanean, ikerketa eraldatzaileko proiektuak bultzatzen ditugu, lehiakortasunerako kritikoak diren faktoreen inguruan, hainbat arlotan: politika publikoak, ongizatea, enpresak edo energia eta ingurumena.
Basque Trade / Bilboko Udala / CAF / Caixabank Dualiza / Donostiako Udala / ELHABE / Europako Batzordea / Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila / Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila / Finantzen Euskal Institutua / Gasteizko Udala / Ihobe / Innobasque / Lehendakaritza - Eusko Jaurlaritza / Mondragon Goi Eskola Politeknikoa / Tecnalia / Tubacex
![]()
Nazioartean erreferentzia gara, eskualdearen zerbitzura lan egiten duen ikerketa institutua garelako. Mundu mailako adituen sare zabalarekin lan egiten dugu, bi helburu lortzeko: Euskadiko lehiakortasunaren eta ongizatearen ereduari dagokion balioa ematea eta beste tokietako jardunbiderik onenak identifikatzea, Euskadin aplikatzeko”.
![]()
Lantalde dinamikoa eta konpromiso handikoa gara. Gure lantaldeko kideek esperientzia zabala dute lurralde lehiakortasunean, nazioarteko ekitaldietan parte hartzen dute Institutuaren ikerketa emaitzak ezagutzera emateko, eta irakaskuntza programetan laguntzen dute, nagusiki Deustuko Unibertsitatean”.
41 profesional
![]()
![]()
![]()
Mundu osoko unibertsitateekin eta erakundeekin lan egiten dugu, ikerketa sareetan parte hartzen dugu eta artikuluak eragin handiko aldizkarietan argitaratzen ditugu. Baina horretaz gainera, zabalkunde eta hedabide askorekin lan egiten dugu, sortzen dugun jakintza gizarteratzeko”.
2022an eragin horrek honako ondorio hauek izan zituen: