210034 competitividad empresa espanola
  2022
  Macarena Larrea Basterra
  Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa


Laburpena

Portuak lurra eta itsasoa elkartzen dituzten guneak dira, lurraldearen jarraitutasuna bermatzen dute, eskualdeko eta tokiko itsas trafikoari zerbitzua ematen diote, eta periferiak eta uharteak lotzen dituzte. Gune horietatik antola daitezke fluxu logistiko multimodalak, distantzia laburreko itsas garraioa (short sea shipping, SSS), trena eta barneko bide nabigagarriak erabiliz, errepideetako pilaketak eta energiaren kontsumoa minimizatzeko. Beren kokalekuari esker, portuak funtsezkoak izan daitezke herrialdeak eta, bereziki, nazioarteko kate logistikoak deskarbonizazio agendetan. Gainera, erregioen eta herrialdeen hazkunde ekonomikoari lagundu diezaiokete.

Dokumentu honen helburua da portuek energia trantsizioan duten zeregina ebaluatzea, bi ikuspegitatik: portuko jardueren eragile gisa eta portuko itsas klusterren barnean egonik. Horretarako, sektoreko gaur egungo joera nagusiak berrikusi ondoren, portuetan eta azpiegitura horiek lotzen dituzten garraiabideetan eragiten duten jarraibide nagusietako batzuk aztertu ditugu. Portuek bilakaera handia izan dute: ingurumen kezka izatetik portu erresilienteak izatera igaro dira. Azterketa eredu bat garatu dugu, hainbat parametrotan oinarrituta, portuen energia trantsizioaren aurrerapena alderatzeko. Eredu hori, gainera, Bilboko, Valentziako, Rotterdameko eta Los Angeleseko portuetan aplikatu dugu. Dokumentuak azterketaren ondorio nagusiak ere bildu ditu.