2016ko azaroaren 2-4a

Orkestrak ikerketa lerro desberdinetatik eta modu aktiboan egin zituen ekarpenak azaroaren 2 eta 4 bitartean Cardiffen egindako eta Kevin Morgan irakasleak antolatutako Eskualdeko Berrikuntza Politiken Konferentziara. Europako unibertsitate eta ikerketa zentro ezberdinetako akademikoek eskualde berrikuntza, eskualde garapena eta berrikuntza politiken inguruan aritu ziren.
Miren Larrea y James Karlsenek Zubigintza-Gipuzkoa Sareanen izandako esperientzian oinarritutako politiken ko-generazioaz hitz egin zuten. Beraien aurkezpena debate baten barnean zegoen, eskualde berrikuntzarako sistemen sortzaileetako bat den Bjorn Asheimi omenaldia egiteko idatziko den liburuaren ingurukoa, alegia. Hain zuzen ere, Miren eta James bezala liburu horretan parte hartuko duten aktoreek hartu zuten parte debatean.
Era berean, Edurne Magrok espezializazio adimentsuaren estrategia ebaluatzeak lurralde eszenatokira dakartzan erronkak aurkeztu zituen, betiere eskualdeko berrikuntza politikoekin konparazioa eginaz. James Wilsonekin egindako lanaren emaitza da hau.
Gainera, Deusto Business Schooleko Jon Mikel Zabalarekin batera, bi kasu ezberdinen (Skania, Suedian, eta Euskadi) koordinazio politikorako mekanismoen konparazioaren emaitzak aurkeztu zituen. Lan hau Mikel Navarrorekin ere egiten ari da.
Orkestrak egindako beste zenbait ekarpenen aurkezpena ere egin zuten Britainia Handiko zenbait unibertsitateko ikertzaileek, institutak une honetan dituen kolaborazioetako batzuk agerian ipiniz. Manchestergo Unibertsitateko Elvira Uyarrak erosketa publiko berritzaileak lurralde mailan eta maila lokalean egindako ekarpen kontzeptualak azaldu zituen. Eta Kevin Morgan irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoko espezializazio adimentsuko estrategien inplementazioaz eta honek lidergoan duen inplikazioaz hitz egin zuen. Mari Jose Arangurenek eta James Wilsonek lan honetan parte hartu dute.