Energia sistema iraunkor, lehiakor eta kalitatezkorako bidean

#EnergiaEuskadi

Zer ikertzen dugu?

Energia Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategiaren (RIS3) esparru esanguratsuenetako bat da eta ekonomiaren sektore guztietan du eragina.

Energia sistemaren eraldaketa elementu gakoa da aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan. Horrek aldaketak ekarriko ditu teknologian, arauketan, industrian eta eragile ekonomiko gakoen portaeran. Kontsumo efizientea sustatu nahi da eta energia iturri iraunkorragoak eta lehiakorragoak erabiltzea bultzatu, bai industrian eta bai etxeko kontsumoan.

Energiaren laborategiak fenomeno hori aztertzen du. Ikerketa egiten du, ikuspegi kritiko eraikitzaile batekin, eta energiaren inguruko eztabaidetan ekarpena egin nahi du.

flor labs energia eu

Administrazio publikoen esparruan zein esparru pribatuan erabakiak hartzen dituztenei tresnak eta argudioak eskaini nahi dizkie. Gainera, energia industriaren eta, oro har, euskal ekonomiaren efizientzia eta lehiakortasuna areagotzea du helburu.

Orkestrako ikertaldeak ahaleginak egiten ditu hainbat arlo aztertzeko:

  1. EAEko industria eta energiaren ekosistemaren kokapena energia trantsizio prozesuaren aurrean, ingurumenaren ikuspegitik ekonomia iraunkorrerako eta negutegi efektuko gasen igorpen oso txikiko (edo igorpenik gabeko) egoerako bidean.
  2. Garraiorako energia alternatiboak (elektrizitatea, gas naturala eta besteak) eta garraio sektorearen eraldaketarekin duten harremana, sektore horrek mugikortasun iraunkorra izan dezan ardatz.

EAEko energia sektoreak eta harekin lotura duten balio kateek protagonismo handia dute euskal ekonomian.

Karbono gutxiko ekonomiarako energia trantsizio prozesuak aztertzen ditugu, energia sistemaren eraldaketa planeta osoko ekonomietan abian delako. Eraldaketa hori, gainera, atzeraezina da, eta ekonomia eta gizarte eragin handia izango du.

Jakintza sortu nahi dugu energia erronken inguruan eta Euskal Autonomia Erkidegorako eta esparru globalerako dituen ondorioen inguruan.

Bestalde, mugikortasun iraunkorreko eskemak garatzeak eta energia eta erregai alternatiboak erabiltzen hasteak aldaketa sakonak ekarriko ditu zeharkako sektore honetan, ekonomia eta gizarte osoari eragiten dion horretan.

Proiektuen adibideak

  • labs energia procesos transicion energetica

    Energia trantsizioko prozesuen analisiak beste lurralde eta herrialde batzuetan

  • labs energia esquemas fiscalidad medioambiental

    Energia trantsizioko prozesuen barruan, ingurumenari lotutako fiskalitate eskemen analisia

  • labs energia desarrollo redes inteligentes

    Elektrizitate sare adimenduen garapena eta elektrizitate banatzaileen paperaren aldaketa

  • labs energia situacion mercado mayorista gas natural

    Gas naturalaren Espainiako handizkako merkatuaren gaur egungo egoeraren analisia

  • labs energia precios costes energeticos

    Energiaren prezioen eta kostuen analisia gure inguruko herrialdeetan

  • labs energia comercio gnl

    Gas natural likidotuaren merkataritza Atlantikoaren arroan (Jean Monet Network on Atlantic Studies sarean)

Azterlan eta proiektu horietan guztietan, joera eta faktore esanguratsuenak identifikatu nahi ditugu eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren eta industriaren lehiakortasunean eragina izan dezaketen irakaspenak atera.

Babesleak

  • iberdrola
  • repsol petronor
  • logo eve
  • Boston Consulting Group

Informatuta egon

#EnergiaEuskadi Eguneratuta egon nahi baduzu, buletinera harpidetu zaitez

Lotutako informazioa