BAT | B Accelerator Tower (Bilbo, Bizkaia)

Sare Elektriko Adimendunen XIX. Jardunaldiak (JIEEC 2026) enpresa elektrikoetako, ekipo-fabrikatzaileetako, ingeniaritzetako, eragile teknologikoetako eta erakunde publikoetako ordezkariak bilduko ditu, sare elektrikoek industriaren deskarbonizazio lehiakorrean duten funtsezko zeregina aztertzeko.
Jardunaldia Grid4Industry eraldaketa-proiektuaren aurkezpenarekin hasiko da, Euskadi 2030 Industria Planaren barruan, eta, ondoren, irtenbide teknologiko berritzaileak aztertuko dira. Horien artean izango dira linea eta azpiestazio adimendunen diseinuak, potentzia-elektronika aurreratua eta sare erresilienteago eta jasangarriagoak garatzeko ekipamendu eta irtenbideak.
Jardunaldian zehar, digitalizazioak protagonismo berezia izango du, azpiestazio digitalizatuei, adimen artifizialari eta sareen ustiapen eraginkorragoa eta seguruagoa ahalbidetuko duten babes- eta zibersegurtasun-irtenbideei eskainitako saioekin.
Ekitaldiari amaiera emateko, sistema energetikoaren erronka nagusietako bati helduko zaio: biltegiratzea integratzea eta sareen malgutasuna handitzea. Horretarako, teknologiak, negozio-ereduak eta industriak merkatu elektriko berrian modu aktiboan parte hartzeko aukerak aztertuko dira.
Enpresa elektrikoetako, ekipo-fabrikatzaileetako, eragile teknologikoetako eta administrazio publikoetako ordezkariez gain, ekintzailetza-ekosistemako startup hautatu batzuek ere parte hartuko dute, pitch formatuan beren balio-proposamenak aurkeztuz.
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta Tecnaliak elkarlanean antolatu dugu jardunaldia, honako erakunde hauen babesarekin:
