2016ko otsailaren 2

Magro Wilson Toulouse


Zein eragilek egin behar dute lan espezializazio adimenduneko estrategiak (RIS3) diseinatzerakoan? Zein alderdi zaindu behar dira helburuak lortzeko, prozesuak aurrera egin dezan? Edurne Magro eta James Wilson Orkestrako ikertzaileek Lehiakortasunerako Euskal Institutuak gai horien inguruan egin duen ikerketa eta azterlana aurkeztu zuten joan den urtarrilaren 28an, Berrikuntzaren Geografiari buruzko Biltzarrean (Geography of Innovation), Frantziako Tolosan, urtarrilaren 28tik 30era.

“Governance of the RIS3 Entrepreneurial Discovery Process: What is the Spotlight?” izeneko lanak , azpimarratzen du espezializazio adimenduneko estrategien iturburua “aurkikuntza ekintzaileko prozesua” deitutakoa izango dela. Prozesu horretan elkarrekin hartu behar dute parte gobernuak, jakintzaren eragileek (horien artean, unibertsitateak), enpresak eta gizarteak (helize laukoitza) lurraldeko estrategia eraikitzeko, lurraldearen indarguneetan oinarrituta. Horrelako prozesuek, tartean hainbeste eragile egonik, aurrera egin dezaten, behar-beharrezkoa da maila askotako gobernantza eredu bat egituratzea, eragileen ekarpenak bilduko dituena eta jarraipena bermatuko dituena.

Ildo horretatik, Mari Jose Aranguren, Edurne Magro, Mikel Navarro eta James Wilson Orkestrako ikertzaileek Europako zortzi eskualdeetako gobernantza aztertu dute, espezializazio adimenduneko FP7 proiektuaren baitan (Smart Spec).

Azterlan horretako ondorioen artean nabarmendu behar da maila askotako gobernantza elementu gakoa dela espezializazio adimenduneko estrategiak diseinatzerakoan. Aztertutako ia kasu guztietan, erakunde egitura eta dinamika funtsezkoak izan dira erabakiak hartzeko dinamikak definitzeko orduan. Eskualde horiek duten gobernantza motari dagokionez, hiru tipologia bereizi dira: maila bakarra; maila askotako gobernantza, goitik beherakoa; eta maila askotako sare gobernantza, harremanetan oinarritutakoa. Gobernantza modu horiek baldintzatu dituzte harremanak eta estrategien diseinua. Halaber, funtsezkoak izango dira ezartze fasean ere.

Lana espezializazio adimendunen gobernantzari buruzko "Governance of Smart Specialisation Strategies: Deepending in the Entrepreneurial Discovery Process" saio berezian aurkeztu zen, Orkestrak antolatua, Joan Crespo Utrecht-eko Unibertsitateko (Herbehereak) irakaslearen laguntzarekin, espezializazio adimenduneko proiektuaren baitan.

Berrikuntzaren Geografiari buruzko Bitzarraren helburua da geografia ekonomikoari, eskualde zientziei, politikari, soziologiari eta sareen teoriari lotutako askotariko diziplinetako ikertzaileak biltzea. Berrikuntza jardueren dimentsio espazialari lotutako alderdien eta politiken inguruko jakiteak trukatzea eta eztabaidatzea bilatzen du.

Aurkezpena hemen ikus dezakezu: