2024ko uztailaren 18a
Argazkia: Arantzazu Lab
- Liburuak Orkestrako ikertzailearen 15 urteko esperientzia biltzen du, elkarlaneko gobernantzako prozesuak erraztuz
- Oñatiko aurkezpenean Orkestrako, Arantzazu Lab-eko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat kidek hartu zuten parte
Herri politiketan ekintza-ikerketaren bidez erraztutako lankidetzazko gobernantza prozesuetan hainbat urtetan garatutako ezagutza bildu du Miren Larrea Orkestrako ikertzaile seniorrak argitaratu berri duen “Herri-politiken eraldaketa errazteko artea” liburuan.
Argitalpenaren aurkezpena Arantzazu Lab-en egin zen uztailaren 5ean. Izan ere, bertan egindako ikerketa egonaldi batean idatzi zuen Miren Larreak liburuaren zati handi bat.
Aurkezpen ekitaldian hainbat pertsonak parte hartu zuten, liburuari buruzko euren iritzia partekatzeko. Horien artean zeuden Orkestrako Mari Jose Aranguren, zuzendari nagusia; Ainhoa Arrona, ikertzailea; eta Naia Begiristain, doktorego aurreko ikertzailea. Gipuzkoako Foru Aldundiko, Arantzazu Lab-eko eta Miren Larrearen familiako hainbat kidek ere hartu zuten parte ekitaldian.
Liburuak egungo erronka ekologiko, politiko eta sozialei aurre egiteko politika publikoak eraldatzeko beharra lantzen du, eta ekintza-ikerketa horretarako funtsezko metodologia gisa proposatzen du.
Hainbat alderdiri buruzko kapituluen bidez, pentsamendu zatiketak nola gainditu erakusten du, eta elkarlanerako, hausnarketarako eta baterako ekintzarako ikuspegia proposatzen du. Gainera, liburuak elementu artistikoak biltzen ditu, Mirenek marrazkiak egin nahi izan baititu prozesu horietan bizitako esperientziak eta inplikatutako emozioak adierazten eta ulertzen laguntzeko, politika publikoak eraldatzen laguntzeko lanaren dimentsio subjektiboa eta emozionala nabarmenduz.
Liburua eskuragarri dago, euskaraz, Orkestraren webgunean. Datozen hilabeteetan gaztelaniaz eta ingelesez ere deskargatu ahal izango da.
Lurralde garapenerako ekintza-ikerketa
Ekintza-ikerketaren metodologiak arazo partekatu baten inguruko gogoeta eta ekintzako ziklo jarraituak aktibatzen eta garatzen laguntzen du. Lankidetzan eta jakintzaren garapenean oinarritzen da, gobernuen eta lurraldeko beste eragile batzuen arteko baterako ekintzaren bidez. Helburu nagusia ikerketa operatiboa errazteko metodologiak hobetzea da, horrela politika publikoak benetan eraldatzen laguntzeko.
Orkestrak urteak daramatza lurralde garapenerako ekintza-ikerketa erakunde laguntzaileekin lantzen. Erakunde horien artean nabarmentzekoak dira Garapen eta Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde garapenerako agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza.
Liburuan jasotzen diren ekintza-ikerketa prozesuak Orkestrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenen baitan erraztu dituen prozesuetan oinarritzen dira, hain zuzen ere.
Herri-politiken eraldaketa errazteko artea
Egungo erronka ekologiko, politiko eta sozialei aurre egiteko politika publikoak eraldatzeko beharrari heltzen dio liburuak, eta ekintza-ikerketa funtsezko metodologia gisa proposatzen du.