2022ko martxoaren 16a

La Formación Profesional como motor y objeto de transformación

40 adituk egindako gogoetekin, Lanbide Heziketako planak eta programak sortzeko orduan kontuan hartu beharko liratekeen proposamenen dokumentua osatu da.

Joan den uztailaren 15ean, Bofill Fundazioak eta Orkestrak onlineko mintegi bat antolatu zuten, Enpleguaren eta prestakuntzaren eraldaketa, hiru trantsizio handiek –klimari, demografiari eta teknologiari lotutakoek– lan munduan eta, zehazki, pertsonen prestakuntzan eta lanbide heziketan izango duten eraginaren inguruan gogoeta egiteko.

Mintegian Espainiako hainbat aditu elkartu ziren, esparru askotakoak: enpresa mundua, Lanbide Heziketa, unibertsitateko ikerkuntza, Administrazio Publikoa, sindikatuak... Gaur egungo Lanbide Heziketa eraldatzeko ideiak eta ikuspegiak eman zituzten, lan munduko joera, behar eta eskari berriei erantzuteko.

Ekitaldian Orkestrako zenbait ikertzailek ere egin zuten beren ekarpena. Juan Gamboak Espainiako eta autonomia erkidegotako giza kapitala aztertu zuen, CaixaBank Dualizaren Lanbide Heziketako Espainiako Behatokiko datuak erabiliz. Agerian utzi zuen prestakuntzaren munduan aldaketak behar direla eta eraldaketa ekar dezakeela. Bestalde, Mikel Albizuk lanbide heziketaren eta zerbitzu aurreratuen arteko harremanaz hitz egin zuen. Azkenik, Bart Kampek zerbitzutzeak giza baliabideetan eta haien prestakuntzan dituen ondorioak landu zituen.

Parte hartzaileen baterako gogoeta horren emaitza argitaratu berri dute Bofill Fundazioak eta Orkestrak. Dokumentuak ekitaldiko ondorio nagusiak laburbildu ditu eta Espainian zein autonomia erkidegoetan Lanbide Heziketako planak eta programak sortzerakoan kontuan hartu beharko liratekeen alderdi nagusiak identifikatu ditu.

Informe de Competitividad
ARGITALPENA

La Formación Profesional como motor y objeto de transformación

10 propuestas de 40 personas expertas en el mundo de la educación y el empleo

Jaitsi argitalpena (erderaz)

Hezkuntza arloko politiken arduradunei hainbat alderdiren inguruko informazioa eskaintzen die: sektore ekonomikoetako joerak eta portaerak, kualifikazio behar handiena duten kolektiboak, Lanbide Heziketako ikasleen tipologia eta beharrak, edo merkatuak eskatzen dituen zeharkako gaitasunak, besteak beste. Era berean, Next Generation Europako funtsek Lanbide Heziketan izan dezaketen eragina ere aztertu du eta prestakuntza ereduan aldaketa zehatzak proposatzen ditu, egiturari, curriculumari, metodologiari edo antolaketari dagokionez.