Ikertzailea
Juan Gamboa, Orkestrako Ikertzailea, Psikologian lizentziaduna da eta Erakundeen eta Lanaren Psikologian doktorea. Kontsumitzailearen Psikologian graduondoko ikasketak ere baditu.
Hezkuntzaren eta enpleguaren arteko harremana izan du ikerketan eta irakaskuntzan aztergai nagusi, bereziki enplegagarritasuna, laneratzea, enpleguaren kalitatea, gaitasunak eta lan ibilbidearen garapena.
Ikerketari dagokionez, azterketa aplikatu eta zientifikoak argitaratu ditu artikuluetan, liburuetako kapituluetan eta ikerketa txostenetan. Halaber, aurkezpenak egin ditu biltzarretan eta nazioarteko bilkuretan.
Irakaskuntzan, hainbat gaitan eta unibertsitatetan diseinatu eta eman ditu ikastaroak, eta master amaierako lanak zuzendu eta ebaluatu ditu. Hezkuntzari lotutako ikerketa produktuetan eta nazioarteko proiektuetan kanpoko ebaluatzaile izan da.
Ikertaldeen eta proiektuen ardura ere izan du. Enpresa esparruan, esperientzia du giza baliabideen arloan eta enpresetan egiten diren ikerketa proiektuetan.