Ikertzaile seniorra

30 urte baino gehiagoko jarduera profesionalean, Bartek ekonomialari, merkataritza-sustatzaile, ikertzaile eta aholkulari lanak egin ditu hainbat arlotan, hala nola berrikuntza-politikan, industria-lehiakortasunean, inbertsio-giroan (atzerrikoa), garraio- eta azpiegitura-proiektuetan eta eskualde-garapeneko gaietan erakunde multilateralentzat, gobernu-erakundeentzat eta multinazionalentzat. Gai horiei buruzko lan ugari idatzi ditu eta aldizkari espezializatuetan artikuluak argitaratu ditu, baita gaiari buruzko hainbat liburu ere. Bere lanak euskaraz, katalanez, nederlanderaz, ingelesez, japonieraz, portugesez eta espainieraz agertu dira.

Esperientzia handia du Europako erakundeei, gobernuei eta nazio- eta eskualde-mailako garapen-agentziei eta enpresa pribatuei (multinazionalak nahiz ETEak) zuzendutako kudeaketa estrategikorako gomendioak eta finantza-inbertsioko erabakiak formulatzen, kostu-irabazien analisi kuantitatiboetan eta due diligence ariketetan zein ebaluazio kualitatiboetan oinarrituta.


Ibilbidea

  • Bart Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Nimegako Radboud Unibertsitatean (Herbehereak) eta Kudeaketa eta Antolaketa Zientzietan Tilburgeko Unibertsitatean (Herbehereak).
  • Erakunde Zientzietan doktoratu zen Tilburgeko Unibertsitatean (Herbehereak).
  • Orkestran ikertzaile gisa aritzeaz gain, Bart tesi zuzendaria da Louvain School of Management delakoan (Belgika) eta Deusto Business Schooleko irakaslea. 
  • Industrial Marketing Management (Elsevier Science) aldizkariko kontseilu editorialeko kidea da, enpresen arteko marketinaren kudeaketan (B2B) mundu mailan ondoen baloratutako aldizkaria.

Ikerketa-arlo nagusiak

  • Nazioarteko merkatu-nitxoen liderrak (INML)
  • Serbitizazioa
  • Industria-barrutien analisia, bereziki INMLei dagokienez
  • Nazioarteko enpresa-gaiak eta reshoringa
  • Prozesu eta fenomeno sozial eta ekonomikoei buruzko Hofstederen analisia
  • Ikusi argitalpenak Deusto Research portalean

Barten postak Orkestraren blogean