2017 irailak 19

Enkarterri plan activacion

Orkestrako ikertzaile talde bat, Mari Jose Aranguren zuzendari nagusiak, James Wilsonek, Susana Francok, Mercedes Oleagak eta Ainhoa Arronak osatutakoa, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lanean ari da, Enkarterrirako 2018-2019 aldirako sustapen plan bat definitzeko prozesuan.
Bizkaiko Foru Aldundiak irailaren 20an jarri zuen abian prozesu hori, Eusko Jaurlaritzaren eta Enkarterriko udalen laguntzaz. Orkestrak eskualdearen lehiakortasun diagnostikoan erakusten zuen bezala, krisiak gogor jo du Bizkaiko eskualde hori eta, egoera horretatik ateratzeko, bi urteko Plan bat definitzea da helburua, eskualdearen garapena sustatzeko.

Prozesua bideratzeko bi lan mahai osatu dira: jarduera ekonomikoari eta enpleguari buruzko mahaia eta komunikazioei eta zerbitzu publikoei buruzko mahaia. Mahaietan Enkarterriko udaleko alkateek eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek hartuko dute parte eta 12 neurri definituko dituzte, 2018-2019rako Sustapen Plana osatzeko. Hainbat adituk ere hartuko du parte mahaietan: Koldo Saratxaga (K2K Emocionando), Ignacio Quintana (Ihobe), Lola Elejalde (Innobasque) edo Mikel Alvarez (Mondragon Unibertsitatea). Orkestrak prozesuaren diseinuan eta kudeaketan lagunduko du.

Datorren abenduaren 4an, eskualdeko alkateak eta Bizkaiko diputatu nagusia elkartuko dira, eskualdearen egoera hobetzeko asmoz, bi urte horietan aurrera eramango diren neurri zehatzak jakinarazteko.