250045 Portada

2026
Mikel Gaztañaga, Ibon Gil de San VicenteBart Kamp, Ander Sanchez
https://doi.org/10.18543/EQMD1919
 Lehiakortasunerako Euskal Institutoa-Deusto Fundazioa

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi txostena (erderaz) 

Laburpena

Industriak Europan zentraltasuna berreskuratu duen garai hauetan, lehia geoekonomiko gero eta handiagoa, nazioarteko merkataritzaren zatiketa eta autonomia estrategikoari buruzko eztabaidak nagusi direnean, industria gaitasunak ulertzeak gero eta garrantzi handiagoa du. Txosten honek Euskal Autonomia Erkidegoko ezkutuko txapeldunen fenomenoa du aztergai, eta, horretarako, nazioarteko nitxoetan liderrak diren konpainiak (International Niche Market Leaders, INML) identifikatu ditu: publikoarentzat ikusgai ez dauden enpresak, baina nazioartean oso presentzia zabalekoak, lehiakorrak eta ekoizpen ingurunearekiko lotura estukoak.

Ikerketak 53 ezkutuko txapeldun identifikatu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. Enpresa horiek nazioartean liderrak dira, lurraldean errotuta daude, eta epe luzera, inbertsiora eta balio sorkuntzara bideratutako ereduak dituzte. Enpresen analisiak, literatura espezializatuaren berrikuspena eta konpainiekin egindako kontrasteak bateratuz, txostenak enpresa horiek geoekonomia, teknologia eta enpresa arloko eraldaketa sakoneko ingurunean aritzen direla nabarmentzen du, eta etorkizuneko lidergoa baldintzatu dezaketen erronka nagusiak identifikatzen ahalegintzen da. Oinarri horretatik abiatuta, ikerketak EAEko ezkutuko txapeldunen ekosistema indartzera bideratutako hainbat gomendio egiten ditu.