Doktoretza aurreko ikertzailea 

 

Mikel doktoretza aurreko ikertzailea da. Politika publikoekin eta enpresa-arloarekin lotutako esparruetan egiten du lan. Eraldaketa soziologiko, ekonomiko eta geopolitikoek Euskal Herrian duten eragina aztertzen du. Bere ikerketak arreta berezia jartzen du eraldaketa horiek lurralde-garapenean eta lehiakortasunean dituzten ondorioetan.

Mikelek aldizkari akademikoetan artikuluak argitaratu ditu eta hainbat kongresu espezializatuetan parte hartu du. Horrez gain, aditu gisa parte hartu du lurralde, ekonomia eta gizarte azterketarekin lotutako komunikabide, erakunde eta prozesuetan.

 International Journal of Action Research-eko (IJAR) argitalpen-batzordeko kidea da.


Ibilbidea

  • Giza Zientziak ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean.
  • Ondoren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Historiaren Filosofia eta Munduko Ordena Masterra egin zuen, baita Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanak eta Enpresa Diplomazia Masterra ere.
  • Era berean, ikerketa-egonaldi bat egin zuen Torontoko Unibertsitateko Munk School of Global Affairs and Public Policy-n, Kanadan.

Ikerketa-arlo nagusiak


Mikelen postak Orkestraren blogean