Eusko Legebiltzarra. Becerro de Bengoa 01005 Gasteiz

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deustuko Unibertsitatea) Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2015eko Txostena aurkeztuko du, gaur arratsaldean, Eusko Legebiltzarrean.
Orkestrako ikertzaileek egin duten lanak, bi urtean behin argitaratzen denak, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunean eragiten duten faktore nagusiak neurtzen ditu eta, besteak beste, ondoko alderdiak azpimarratzen: ekonomia eta ekoizpen jardueraren eragina euskal gizartearen ongizatean; ekonomia eta industria politiken ondorioak enpresen lehiakortasunean, eta arlo horretan egin daitezkeen hobekuntzak; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren apustu estrategikoen gaur egungo egoera eta etorkizuneko erronkak.
Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak eta Mikel Navarro ikertzaile eta liburuaren egileak aurkeztuko dute Txostena Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko Batzordean. Gainera, lanean jasotako politika gomendioak helaraziko dizkiete Legebiltzarreko kideei. Aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da Eusko Legebiltzarreko web orriaren bidez.