“Inbertsioarentzat proiektu ekintzaileen aukera eremu bat sortzen joan gara"
2019ko apirilak 8an
“Inbertsio kultura hobetu egin da, sentsibilitatea handiagoa da orain, baina oraindik bide luzea dugu egiteko", dio Nagore Ardanzak, Crecer+ plataformaren arduradunak. Plataforma sortu zenetik, 2010ean, bilakatzen joan da eta bere sare eredua egokitu du, ingurune ekintzailearen finantzaketa osoa barne hartzen duen tresna bihurtu arte.




