2019 ko apirilaren 15a

Elkarrizketa partekatua: Margarita Heredia, IESDE School of Management-eko Enpresa Loturako zuzendaria, y  Eduardo Navarekin, Volskwagen México-ko Informazioaren Teknologietako zuzendaria.

IESDE Eduardo Margarita PEQUEÑA

Iazko arrakastaren ondoren, Mexikoko Pueblako IESDE School of Management zentroko LEAD programako arduradunek Euskal Autonomia Erkidegora beste bisitaldi bat antolatzea erabaki zuten aurtengo parte hartzaileekin. Puebla eskualdeko enpresetako zuzendari, jabe eta bazkideek Euskal Kasua izenez ezagutzen denaren alderdi praktikoa ezagutu ahal izan zuten, Orkestrak eta E-nnovating LABek antolatutako “study trip” horri esker. Margarita Herediarekin hitz egin genuen, IESDE School of Management-eko Enpresa Loturako zuzendariarekin, baita Eduardo Navarekin, Volskwagen México-ko Informazioaren Teknologietako zuzendariarekin ere. 

Zergatik erabaki zen Euskal Autonomia Erkidegora bisita errepikatzea?

Margarita: Bi arrazoirengatik. Lehenengoa, berrikuntza gaietan egiten denaren eredu delako, egin duten ahaleginagatik. Guk bidaia horretan berrikuntza eta estrategiako gaiak aztertu nahi genituen, hain zuzen ere. Eta, bigarren, Mexikon nekez ikusten ditugun gaiak jorratzen dituelako. Gure mugetatik haratago zer dagoen ezagutzeko gai pare interesgarria dela uste dugu.

Aztertua zenuten EAEko kasua etorri aurretik? Eta erantzuna baiezkoa bada, zer itxaroten zenuten?

Eduardo: Bai. Aztertua nuen. IESDEtik bidali ziguten kasuaren berri. Eta etorri aurretik, saio batera ere joan ginen. EAEren arlo sendoak zeintzuk ziren hausnartu ahal izan genuen, zein izan den garapena azken hamarkadetan, eta historia pixka bat ere ikusi genuen. Nire itxaropena zen dokumentuan idatzita zegoena hemen benetan gertatzen denarekin lotuta ote zegoen ikustea. Eta esan dezadan, bide batez, itxaropen hori bete egin zela. Bestela esanda, ez dago ezer kasu horretan errealitatean behatu ezin denik. Nire ikuspegitik, zaila da nire inguruan, praktikan, erakundeek, klusterrak, kooperatibek nola funtziona dezaketen hain arrakastatsu irudikatzea, kasuan deskribatzen den bezala. Uste dut denok egon garela begiak zabal eta belarriak zut, kooperatiba horietan lan egiten eta laguntzen duten pertsonen hitzak entzuten. Eta, nolabait, denek dute partaide-sentimenduaren zantzua, barne laguntza eta lankidetza sentimendua beste konpainia batzuekin. Ez da paper hutsa, hemen bizirik dagoen errealitatea da.

"Nire itxaropena zen Euskal Kasuari buruzko dokumentuan idatzita zegoena hemen benetan gertatzen denarekin bat zetorren ikustea. Eta esan dezadan, bide batez, itxaropen hori bete egin zela."

Zer egin duzue lau egun horietan?

Margarita: Programa trinkoa izan da. Saioak izan ditugu hemen, Orkestran, edo enpresak bisitatu ditugu, EAEn egiten dena ezagutzeko. Eta kultura, toki esanguratsuak ezagutzeko ere aprobetxatu dugu. Baina, jakina, Eduardok dioen bezala, EAEko enpresetan, kooperatibetan eta elkarteetan zer ari den gertatzen hurbiletik ezagutzeko parada izan da.

Izan da aparteko eran deigarri egin zaizuen bisitaldiren bat?

Margarita: Niri IDEKO gustatu zitzaidan, berrikuntza zer den eta merkatura nola eraman jorratzeko duten moduagatik. Zergatik gustatu zitzaidan? Denok buruan izan behar dugun gaia dela uste dut: berrikuntza prozesuari ematen dioten seriotasuna; kanpoan, beste herrialde batzuetan, zer ari den gertatzen ikustea; baita barruan zer pasatzen den ikustea ere; eta hori eurekin harremanak dituzten enpresetara aplikatzea: enpresaren batekin praktikara ezin dutela eraman ikusirik, baztertzea eta merkatura eramatea. Horixe izan zen gehien gustatu zitzaidana.

Eduardo: Zaila egiten zait gehien zer gustatu zitzaidan erabakitzea. Baina kultura ikuspegitik, izugarria izan zen Ignacio Bidarterekin izan genuen elkarrizketa, museoa sortu aurretik izan zuten prozesu guztia gurekin partekatzea eta izan duten arrakasta borobila, museoaren historia bizia. IDEKOren berrikuntza arloa ere gustuko izan nuen. Eta fabrika bat bisitatzea ere atsegin izan nuen, inguru kliniko batetik harantzago, berrikuntzako espazio bat nolakoa den ikusi ahal izan nuelako; benetan produkzio arlo bat ikustea, mihiztatze-lerro bat, langileak, beste herrialde industrializatu batzuetan bezalakoa dena. Egia esan, Euskal Autonomia Erkidegoak benetan ustekabe atsegina eragin zidan.

StudytripIESDE 2019Zer daramazue ikastarotik? Zein litzateke ikaskuntzarik nagusiena?

Margarita: Nire kasuan, klusterren aplikazioa, beste negozio eredu bat ikustea, kooperatiba, baina EAEko ikuspegitik begiratuta. Mexikon baditugu kooperatibak, baina erabat desberdinak dira. Alde horretatik, Eduardok esan duen bezala, zerk bihurtu dituen arrakastatsu ikusteak adierazten du zeintzuk diren beren balioak, zeintzuk balio partekatuak, etengabe hobetzeko jarrera ahaztu gabe.

Eduardo: Nik neuk erronka bat daramat: zehazki, hemen ikusi ditudan praktika batzuk nire konpainian ezartzea. Badut pribilejio bat: Pueblako gizartean enpresa traktore batean egiten dut lan eta nire erronka da gure hormetatik harantzago zer dagoen ikustea, nola eraman dezakegun garatzen dugun guztia gizartera eta gainerako konpainietara ikustea. Eta, zergatik ez, lehiakide ditugunekin ere lankidetzan aritzea, gaur egun gutxi egiten dugu eta.