Bilboko Guggenheim Museoko Auditorioa
Argitalpenak
Trantsizio energetikoari buruzko argitalpenak Alemanian
- Implicaciones del Energiewende en el ámbito eléctrico
- La transición energética en Alemania (Energiewende)
- The German energy transition (Energiewende)
- Precios de la energía y competitividad industrial. Alemania y Francia
Trantsizio energetikoari buruzko argitalpenak Frantzian
- La fiscalidad energética en Francia. El impuesto sobre el carbono
- La transición energética en Francia
- Precios de la energía y competitividad industrial. Alemania y Francia
Eztabaidaren une onenak:
Jarrai iezaiguzu eta hartu parte...
Energia Trantsizioa Europan: helburu komunak herrialde bakoitzean estrategia propioak ezarriz
Energiaren Euskal Erakundeak eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak jardunaldi hau antolatu dute, elkar hartuta, zenbait herrialdetan, hala nola Norvegian, Frantzian, Alemanian eta Britainia Handian, une honetan garatzen ari diren energia trantsizio eredu ezberdinak ezagutarazteko. Hartara, energia politikaren gaineko ikuspegi desberdinen azterketa konparatibo bat izan dezagun, betiere helburu bera izanik politika hori: energia hornidura aski eta segurua edukitzea eta, aldi berean, etorkizun iraunkorra bermatzea.
Argitalpenak
Trantsizio energetikoari buruzko argitalpenak Alemanian
- Implicaciones del Energiewende en el ámbito eléctrico
- La transición energética en Alemania (Energiewende)
- The German energy transition (Energiewende)
- Precios de la energía y competitividad industrial. Alemania y Francia
Trantsizio energetikoari buruzko argitalpenak Frantzian
- La fiscalidad energética en Francia. El impuesto sobre el carbono
- La transición energética en Francia
- Precios de la energía y competitividad industrial. Alemania y Francia
Egitaraua
09:00 • Harrera eta kafea
09:30 • Hasiera
- Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Energiaren Euskal Erakundeko presidentea.
10:00 • Hitzaldia:
- Eirik Wærness, Equinor-eko presidente seniorra eta ekonomia-burua, makroekonomia, energia eta merkatuen azterlanen arduraduna.
10:30 • Azterketa konparatiboa
- Jorge Fernández, energia lab-eko koordinatzailea, Orkestrak ikertutako Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuko ikerketak aurkezten ditu.
- Parte hartzaileak:
Sr. Dr. Steffen Koch, Alemaniako Enbaxadako aholkularia.
Yasser Abdoulhoussen, Frantziako Enbaxadako garapen iraunkorrerako eta industriarako aholkularia.
Keiran Bowtell, Erresuma Batuko Enbaxadako Aldaketa Klimatikorako agregatua.
11:15 • Galderak
11:40 • Ekitaldiaren amaiera
Hizlariak
Europako energia-ereduei buruzko informazio gehiago eta txostenak deskargatzeko
Trantsizio energetikoari buruzko argitalpenak Alemanian
- Implicaciones del Energiewende en el ámbito eléctrico
- La transición energética en Alemania (Energiewende)
- The German energy transition (Energiewende)
- Precios de la energía y competitividad industrial. Alemania y Francia
1. Testuinguru orokorra
Alemaniako energia trantsizioak, Energiewende izenaz ezagunak, 2050erako berotegi efektuko gasen igorpenak herrialdean % 80-95 murriztea du helburu, 1990eko igorpenekin alderatuta. Horrek zuzeneko eragina izango du Alemaniako ekonomian eta gizartean.
Helburu nagusi horretaz gainera, urteko energia efizientzia hobetzea eta energia berriztagarrien erabilera handitzea ere lortu nahi da. Ildo horretatik, 2000. urtean Alemanian energia nagusiak ikatza (bereziki, lignitoa, bertakoa baina oso kutsatzailea) eta energia nuklearra ziren. Trantsizioak, hortaz, aldaketa handia dakar, energia berriztagarriak hartzen baititu ardatz, eta horien ondoan, gasa, biltegiratzea eta nazioarteko loturak.
Energia trantsizio honetan, bi data dira bereziki esanguratsuak:
- 2022: Azken zentral nuklearrak itxi beharko dira
- 2038: Ikatzezko zentralak itxiko dira
2. Energia trantsiziorako estrategiaren deskribapena
Alemaniako energia trantsiziorako estrategiaren muina herrialdeko sistema elektrikoa birmoldatzea da. Gainerako sektore ekonomikoetan ere eman dira pausoak, baina ahaleginak ez dira nahikoak zehaztutako helburuak lortzeko, bereziki, eraikuntzako eta garraio sektoreetako energia kontsumoa gutxitzeari dagokionez.
Alemanian, energia berriztagarrien zabalkundea feed-in tariff deitutakoen bidez bultzatu zen hasieran. Mekanismo horrek sareratutako energiaren truke ordaindu beharreko prezioa zehazten zuen eta inbertsiogile txiki askok energia trantsizioan parte hartzea ahalbidetu zuen.
Energia berriztagarrien sorkuntzaren hazkunde hori finantzatzeko, elektrizitatearen fakturan errekargu bat sartu da. Nagusiki kontsumitzaile txikiek ordaindu dute zenbateko hori. Gaur egun, feed-in tariff horien eragin ekonomikoa gutxitzeko, sistema horren ordez enkanteetan oinarritutako beste bat hasi dira erabiltzen.
Trantsizio energetikoari buruzko argitalpenak Frantzian
- La fiscalidad energética en Francia. El impuesto sobre el carbono
- La transición energética en Francia
- Precios de la energía y competitividad industrial. Alemania y Francia
1. Testuinguru orokorra
Frantzia aitzindaria izan da bere energia sistema eraldatzen, 1970eko hamarkadaren hasieran gertatu zen energia krisi globalari erantzunez.
Gaur egun, bere energia egitura, funtsean, 1973ko petrolioaren krisiaren ondoren hartutako erabaki politikoen fruitua da. Erabaki horiei esker, errotik aldatu zen elektrizitatea sortzeko mixa: zentral nuklear indartsuak jarri ziren sistemaren ardatz, zentral hidraulikoekin osatuta, erregai fosilen erreserbak zituzten beste herrialde batzuetan ez bezala.
Elektrizitatea sortzeko mix horrek ekarri du sistema elektrikoak berotegi efektuko gasen igorpen txikiak edukitzea eta energiaren azken eskarian elektrizitateak pisu handia izatea, eta, gainera, elektrizitatearen prezioak nahiko txikiak izanik.
Azken urteetan, Frantziak bere energia eta ingurumen iraunkortasuneko estrategiaren printzipio gidarietan nolabaiteko lidergoa bereganatu du nazioartean, berotegi efektuko gasen igorpenak murrizteko ahaleginari eta energia trantsizioko prozesu berri bat aurrera eramateko beharrari lotuta. Horren erakusle, Pariseko Akordioa lortzeko izan duen parte hartze aktiboa.
Orain, trantsizioak energia berriztagarriei pisu handiagoa eman nahi die eta energia efizientzia handiagoa lortu nahi du, Europar Batasunaren helburuekin bat.
4. Energia trantsiziorako estrategiaren deskribapena
Frantzia bere energia sistema aldatzeko erabiltzen ari den estrategiaren abiapuntua Hazkunde Berderako Energia Trantsizioaren Legea da, 2015ekoa.
Legeak herrialdeak aurretik hartu zituen nazio eta nazioarteko konpromisoak jaso eta zabaltzen ditu, energia trantsiziotik trantsizio ekologikorako esparrua handitzen du, eta tokiko administrazioa, enpresak eta herritarrak ahalduntzen ditu energia sistemaren eraldaketa prozesuan parte hartze aktiboa izan dezaten.
Legearen arabera, hauek dira Frantziako energia trantsizioaren oinarri nagusiak:
- 1. Energia mixaren mailaz mailako eraldaketa, oraindik ere, epe labur eta ertainera, energia sistemaren ardatz nagusia energia nuklearrak izaten jarraituko baitu.
- 2. Tresna fiskalak (esate baterako, karbonoaren prezioa) eta beste tresna batzuk erabiltzea (horien artean, karbonoaren aurrekontuak), eragile ekonomikoen portaeran aldaketak eragiteko eta berotegi efektuko gasen igorpen txikiagoko teknologien erabilera sustatzeko.
- 3. Ekonomia zirkularra, energia efizientzia eta tokiko energia baliabideak aprobetxatzea sustatzea.
- 4. Energia efizientziaren, energia berriztagarrien eta ekonomia zirkularraren garrantzia azpimarratzea, espezializazioko eta enplegua sortzeko bektore gisa.
- 5. Eskualdeetako (departamentuak eta eskualdeak) eta tokiko administrazioen parte hartze aktiboa energia sistemaren eraldaketa prozesuan eta ekonomia zirkularraren garapenean.
- 6. Ekonomiak lehiakortasunik ez galtzea helburu nagusitzat hartzea eta, horretarako, energiaren prezio txikiei eustea.
- 7. Prozesu honetan kaltetuak izan daitezkeen kontsumitzaile segmentuei laguntzeko programak ezartzea.
Frantziako energia trantsizioaren prozesuaren beste ardatz estrategiko bat da industria sektore sendo bat garatzea garrantzia hartzen ari diren sektoreen inguruan, esate baterako, energia berriztagarriak, energia berriak (hidrogenoa edo biogasa), edo industria zirkular berdea eta kokatu behar ez dena, espezializatua sortzeko ekintza plan zehatzak landuz.
1. Testuinguru orokorra
Erresuma Batuak ibilbide luzea du energia politika koherente eta egonkorrak aplikatzen. Herrialdeak hainbat energia trantsizio bizi izan ditu.
Erresuma Batuko energia sistemak bilakaera handia izan du azken berrogei urteetan.
- Etxeko ikatza baztertu da.
- Ipar Itsasoko gas eta gordin baliabideei dagokien balioa eman zaie.
- Elektrizitate sistema eraldatu da, energia berriztagarrien presentzia handitzeko eta igorpenak murriztea lortzeko.
- Aukera nuklear sinesgarria berreraiki da eta karbono gutxiagoko ekonomiarako mailaz mailako bilakaera aurreikusi da.
6. Energia trantsiziorako estrategiaren deskribapena
Erresuma Batuko energia trantsiziorako estrategia klima aldaketaren kontrako borrokaren eta berotegi efektuko gas igorpenen murrizketaren inguruan egituratu da.
Hala, orain dela hamarkada bat baino gehiago, 2008an, herrialdeko Gobernuak Klima Aldaketaren Legea (Climate Change Act) onartu zuen. Alderdi politiko guztiek sendo babestu zuten legea eta asmo handiko helburu batzuk definitu zituen: 2050erako, berotegi efektuko gasen igorpenak % 100 gutxitzea, 1990eko datuekin alderatuta.
Helburu horrekin, bosturtekoko karbono aurrekontuak zehaztu ziren, 2032. urtera arte. Aurrekontu horiek bost urteko aldian legez igor daitekeen igorpen bolumena murrizten dute.
2013ko apirilean, Gobernuak karbonoarentzat gutxieneko prezio bat ezarri zuen (Carbon Price Floor, CPF), igorpenak murrizteko behar zen inbertsioa lortzeko, ordura arte Europar Batasunaren igorpen eskubideen merkataritza erregimenak ez baitzuen helburu hori lortu. Urte horretan bertan ekin zion elektrizitate merkatuaren erreformari.
Erresuma Batuko Hazkunde Garbiko Estrategiak (The UK Clean Growth Strategy), 2017an onartu zenak, 2.500 milioi libera esterlina baino gehiagoko inbertsioa ekarri zuen karbono gutxiko berrikuntzarako. Azken hiru hamarkadetan zientzian, ikerketan eta berrikuntzan egindako gastu publikoaren hazkunderik handienaren barruan zegoen proposamen hori.
Inbertsio horren helburua da Erresuma Batua teknologia berrietan munduko lider bihurtzea, horien artean, karbonoa antzematea, sare adimendunak eta hidrogenozko erregai gelaxkak. Estrategia horretan ekintza zerrenda eta finantzaketa programa zehaztuta daude.
Estrategia horrek beste elementu esanguratsu batzuk ere baditu, horien artean, berriztagarrien obligazioak (renewable obligation, RO), energia berriztagarrien garapena bermatzeko, eta kostu txikieneko hornikuntzaren segurtasuna.
Proiektu honi gizartean eragin positiboa eta eraldatzailea duela aitortu zaio
Informazio gehiago