Ikertzaile seniorra eta Energia eta ingurumeneko Lab-eko koordinatzailea  

 

Jorge ikertzaile seniorra eta Energia eta Ingurumen Lab-eko koordinatzailea da 2018ko martxotik.

Jorgek 25 urte baino gehiagoko esperientzia du energiaren sektorean. Orkestran, hainbat arlotako ikerketa-proiektuetan egiten du lan: energia-trantsizioko prozesuak, ekonomiaren eta industria-sektoreen deskarbonizazioa, banaketa-sare adimendunak, energiaren fiskalitatea eta finantzaketa berdea, enplegu eta gaitasun berdeak, mugikortasun jasangarria, energia-merkatuak, energia-eraginkortasuna eta -biltegiratzea, energia-sektorearen eta ekonomia osoaren jasangarritasuna, eta negozio-eredu zirkular eta jasangarri berriak, besteak beste.

Hainbat liburutan parte hartu du, artikuluak argitaratu ditu aldizkari akademiko zein sektorialetan, eta esperientzia handia du hizlari gisa energiaren arloko hitzaldi eta

Ibilbidea

  • Orkestran sartu aurretik, 6 urtez Iberian Gas Hub-eko (Iberiar Penintsulako gas naturalaren hub proiektua) zuzendari tekniko izan zen.
  • Intermoney Energiako zuzendari elkartua izan zen 8 urtez, energia-merkatuetan, energiaren tradingean, arriskuen kudeaketan, modelizazioan eta aurreikuspen energetikoan espezializatutako aholkularia (eskaria, prezioak, etab.).
  • Aurretik, NERA Economic Consulting enpresan aholkulari gisa lan egin zuen Madrilen 6 urtez, eta erregulazio energetikoan, arriskuen kudeaketan, merkatuen diseinuan eta tarifa energetikoetan eta abarretan espezializatu zen.

Ikerketa arlo-nagusiak 

  • Trantsizio energetikoa eta jasangarritasuna
  • Negozio-eredu berritzaileak eta jasangarriak
  • Lehiakortasuna eta industria-deskarbonizazioa 
  • Energia-merkatuak eta arriskuen kudeaketa
  • Finantza jasangarriak 
  • Ikusi argitalpenak Deusto Research portalean

Jorgeren postak Orkestraren blogean