2020ko uztailean, Lanbide Heziketak zerbitzu aurreratuetan zuen rola aztertu genuenean, konturatu ginen prestakuntza modalitate hori gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari zela enpresa digitaletan. Dirudienez, enplegatzaile asko ikusten ari ziren Lanbide Heziketako ikasketak zituzten pertsonak bikain ari zirela betetzen ordura arte unibertsitateko profiletara mugatutako zereginak. Aurkikuntza horri lotuta, post bat idatzi genuen, eraldaketa digitala Lanbide Heziketaren esku ote zegoen galdetuz . Gorantz zetorren joera bat genuen begien aurrean, eta bi urte geroago, gai gara post hartan egiten genuen galderari zorroztasunez erantzuteko: erantzuna baiezkoa da.

Joan den astean “Lanbide Heziketaren rola enpresa digitaletan” txostena aurkeztu genuen, Bilbao Ekintzak, Orkestraren laguntzaz, antolatutako jardunaldi batzuetan, Espainiako lehen mailako 30 enplegatzaile baino gehiagoren aurrean.

Txostenaren emaitzek ez dute zalantzarik uzten:
•  Enplegatzaileek 10etik 8,2ko puntuazioa ematen diote Lanbide Heziketako profilek enpresak garatzen dituen jarduera nagusietarako duten garrantziari.
•  Enpresa parte hartzaileen lantaldearen ia erdia (% 47) Lanbide Heziketatik dator.
•  Enplegatzaile gehienek adierazten dute Lanbide Heziketako profilak edukita ere, arazoak dituztela langileak aurkitzeko. Horrek agerian uzten digu VASS Fundazioak Talentu Digitalari eta Enplegagarritasunari buruz egin duen 2022ko txostenean aipatzen den talentuaren egiturazko defizitak Lanbide Heziketa ere hartzen duela.
•  Hurrengo taulan ikus daitekeen bezala, 22 jakintza arlotatik 13etan ikusten da Lanbide Heziketak funtsezko ekarpena egiten duela.
•  Arlo horiek enpresarentzat epe laburrera garrantzitsuak dira, beraz, pentsa daiteke gainerako 9 arlotan ere Lanbide Heziketaren garrantzia handitzen joango dela.

Jakitza arloa

Bestalde, beste aurkikuntza deigarrienetako batek enpresa digitalen barneko lanaren antolaketarekin du zerikusia. Ñabardurak ñabardura, onartzen da lanbide heziketako eta unibertsitateko profiletako enpresako ibilbideak puntu berean hasten direla, denboran elkarrengana hurbiltzeko joera dutela eta biak ala biak irits daitezkeela proiektuen kudeaketaren arlora, garapenekoa utzita. Izan ere, enplegatzaileen iritziz, pertsona bakoitzak ikasteko, bezeroaren beharrak hobeto ulertzeko eta behar horiek betetzeko irtenbide teknologikorik egokiena aurkitzeko duen gaitasuna da garrantzitsuena. Profilen parekatze hori ez da hain arrunta beste jarduera ekonomiko batzuetan. Esate baterako, industria jardueran, profil teknikoek eta unibertsitatekoek zeregin desberdinak dituzte, okupazio zehatzagoetara askoz ere mugatuagoak.

Aipatutakoez gainera, beste alderdi batzuk ere aztertu dira, horien artean, lanbideko heziketako profilen gaitasun tekniko eta zeharkakoen mailaren balioespena, dituzten lanpostuak eta horrek guztiak hezkuntza sisteman dituen ondorioak.

Enpresa digitalak kalitatezko enplegua sortzen ari dira eta, gainera, funtsezkoak dira digitalizazioari eta 4.0 Industriari bultzada bat emateko. Hori dela eta, estrategikoak bihurtu dira. Behar-beharrezkoa da beren barne funtzionamendua ulertzea eta, kualifikazioei eta gaitasunei dagokienez, hezkuntza sistema funtzionamendu horretara nola egokitu aztertzea.

Informe de Competitividad
TXOSTENA

Lanbide Heziketaren rola enpresa digitaletan

Lanbide Heziketa ikasketak dituzten pertsonek enpresa digitaletan duten zereginean sakontzen dugu. Horretarako, honako hauek aztertzen ditugu: beren jarduera garatzen duten jakintza-arloak, haien indarguneak eta ahuleziak, organigraman duten kokapena edo unibertsitate-profilekiko osagarritasuna.

+ Jaitsi txostena


Mikel Albizu

Mikel Albizu

Mikel Albizu Orkestrako doktorego aurreko ikertzailea da. Gaur egun, doktoregoko ikasketak egiten dituen bitartean, hainbat ikerketa proiektutan parte hartzen du.

Enplegua eta hura bultzatzen duten faktoreak ditu aztergai nagusi, eskualde eta tokiko mailan. Hirigintzaren eta lurralde antolaketaren esparruan ere lan egin izan du.

Perfil osoa ikusi


Joaquín Gregorio Oliva

Joaquín Gregorio Oliva

Joaquín Gregorio Olivak Orkestrarekin kolaboratzen du ikerketa-teknikari gisa, BilbaoNextLab proiektuan ikerketa-ekintza laborategian parte hartuz, gobernantza-espazioetan politika publikoak demokratizatzeko prozesua aztertuz.

Ekonomia Zientziak ikasi zituen Txileko Unibertsitatean. Santiagoko (Txile) La Chimba zirku sozialeko proiektuaren sortzaileetako bat eta koordinatzailea izan zen, arte eszenikoak lurraldearen garapen komunitariorako erabiliz. Glocalminds Fundazioan aholkulari izan zen, Latinoamerikako eta Europako erakunde publikoekin aktore anitzeko lankidetza-prozesuak erraztuz. Herritarren Partaidetzari eta Komunitate Garapenari buruzko masterra ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan.


miren estensoro

Miren Estensoro

Miren Estensoro Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea da eta Deusto Business Schooleko irakaslea. Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere aztergai nagusiak tokiko garapen ekonomikoa, lurraldeko gobernantza eta lehiakortasunerako politiken maila askotako artikulazioa dira. 

Perfil osoa ikusi