2026ko apirilaren 22a

torre BAT B Accelerator Tower 

Erakunde antolatzaileetako ordezkariak eta adituen mahaiko parte-hartzaileak ekitaldian.

  • Apirilaren 15ean eta 16an, Bizkaiak "From analysis to action: Harnessing local policies to boost productivity" nazioarteko biltzarraren bigarren edizioa hartu zuen.
  • 25 hizlari baino gehiagok eskualdeen erronka nagusiak aztertu zituzten, trantsizio teknologiko, energetiko eta demografikoren testuinguruan.
  • Biltzarrak agerian utzi zuen beharrezkoa dela politika koherenteagoak eta datuetan oinarrituak sustatzea, leku bakoitzaren ezaugarri espezifikoetara egokituak, eta analisiaren eta ekintzaren arteko lotura indartzea.

Bizkaiak "From analysis to action: Harnessing local policies to boost productivity" nazioarteko biltzarraren bigarren edizioa hartu zuen apirilaren 15ean eta 16an. Ekitaldia Orkestrak antolatu du, ELGEren Trentoko Tokiko Garapen Zentroarekin, The Productivity Instituterekin eta CEPALekin (Nazio Batuen Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoa) lankidetzan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Mundu osoko adituak elkartu ziren, tokiko politika publikoek produktibitatea, lehiakortasuna eta ongizatea nola bultzatu ditzaketen eztabaidatzeko.

A lo largo de cinco sesiones temáticas, más de 25 ponentes abordaron algunos de los principales retos a los que se enfrentan las regiones en un contexto de transiciones tecnológicas, energéticas y demográficas. Los debates pusieron de manifiesto la importancia de adoptar un enfoque basado en el territorio para comprender mejor y actuar sobre los factores que impulsan la productividad, integrando dimensiones como el conocimiento, las competencias, la sostenibilidad y la inclusión.

Bost saio tematikotan zehar, 25 hizlari baino gehiagok eskualdeen erronka nagusiak aztertu zituzten, trantsizio teknologiko, energetiko eta demografikoren testuinguruan. Eztabaidek agerian utzi zuten lurraldean oinarritutako ikuspegia hartzearen garrantzia, produktibitatea bultzatzen duten faktoreak hobeto ulertu eta haietan eragiteko, eta, aldi berean, ezagutza, gaitasunak, jasangarritasuna eta inklusioa bezalako dimentsioak integratzeko.

Konferentziako bost saioak moderatu zituzten pertsonek ondorio nagusiak laburbildu zituzten James Wilson-ek moderatutako mahai-inguru batean. Mezu nagusien artean honako hauek nabarmendu ziren:

  1. Ezagutza-fluxuei buruzko ikuspegi sistemikoa hartzearen garrantzia, lurraldeetan ezagutza nola sortzen, partekatzen eta aplikatzen den hobeto ulertzeko, eta, horrela, eraldaketa produktiboa bultzatzeko.
  2. Adimen artifizialak eskualdeko gaitasunen ekosistemetan duen eragina etengabe ebaluatu eta zalantzan jartzeko beharra, egungo aldaketen abiadura eta magnitudea kontuan hartuta.
  3. Trantsizio ekologikoak tokiko produktibitatea hobetzeko duen potentziala, betiere gaitasunen garapena eta egokitzapena babesten duten politikekin batera badoa.
  4. Inklusioa bermatzearen garrantzia, bai lurraldeen barruan bai haien artean, produktibitatera bideratutako politiken diseinuan ekitatea erdigunean jarriz.
  5. Egungo testuinguru aldakor eta ziurgabeko erronkei epe laburrean aurre egiteko beharra, epe luzerako lurralde-lehiakortasunerako esparru estrategiko argia galdu gabe.

Oro har, biltzarrak azpimarratu zuen beharrezkoa dela datu enpirikoetan oinarritutako politiketan urrera egitea, leku bakoitzaren ezaugarri espezifikoetara egokituak, eta analisiaren eta ekintzaren arteko lotura sendotzea. Laster egongo da eskuragarri gure webgunean sintesi-dokumentu bat, hitzaldi bakoitzaren mezu nagusiak laburbilduko dituena eta ekitaldiko aurkezpen guztiak bilduko dituena.

Orkestraren ekarpena lurralde-lehiakortasunari buruzko eztabaidan

Iván Martén Orkestrako presidenteak eman zion hasiera ekitaldiari. Bere ongietorrian azpimarratu zuen horrelako ekitaldiek aukera paregabea eskaintzen dutela esperientziak trukatzeko, "nazioarteko ikuspegietatik ikasteko eta testuinguru desberdinetan zer funtzionatzen duen hausnartzeko". Ildo horretan, biltzarraren formatu berritzailea nabarmendu zuen, bereziki diseinatua ezagutza akademikoaren eta erabaki-hartzaileen arteko zubia eraikitzeko.

Edurne Magro Orkestrako ikertzaile seniorrak ere programan parte hartu zuen eta Bizkaia Orekan Sakonduz proiektuaren ondorioak aurkeztu zituen. Proiektu horren helburua da lurralde-lehiakortasuna aztertzea eta Bizkaian eta bere eskualdeetan garapen orekatuago eta inklusiboagoa sustatzeko politikak diseinatzen laguntzea. Bere hitzaldian, Magrok azpimarratu zuen tokiko diagnostiko zehatza egitearen garrantzia, politika publikoak hobeto prestatzeko eta lurralde-kohesioa indartzeko.