2026ko urtarrilaren 22a

James Wilson y Ceri Morgan

 

  • Jon Insausti Orkestran izan da institutuko ikerketa-agenda ezagutzeko eta Donostian lehiakortasuna eta ongizatea indartzeko lankidetza-bideak aztertzeko
  • Ivan Marten Orkestrako presidenteak, James Wilson zuzendari nagusiak eta Miren Estensoro ikertzaile seniorrak hartu dute parte.

Donostiako alkatea, Jon Insausti, Orkestran izan da, institutuaren ikerketa-agenda ezagutzeko, Donostiako Udalarekin egindako lankidetza-ibilbidea errepasatzeko, eta hiriaren erronkei eta aukerei buruz elkarrekin hausnartzeko.

Ivan Marten Orkestrako presidenteak, James Wilson zuzendari nagusiak eta Miren Estensoro ikertzaile seniorrak hartu dute parte bileran eta institutuaren azken txostenen ondorioak eta hirientzat dituzten inplikazioak partekatu dituzte. Alkateak bere helburu nagusia azaldu du: hazkunde ekonomikoa ongizate bihurtzea. Izan ere, "ekonomia indartsu batek aukera ematen du ongizateari eusteko, gizarte-kohesioa indartzeko eta Donostian lan egin eta bizi nahi dutenei benetako aukerak eskaintzeko".

Bilera honi esker, lankidetzarako lan ildoak identifikatu ahal izan dira, hala nola hirian lehiakortasun inklusiboaren palankak identifikatzeko datu eta azterketa zorrotzak izatearen garrantzia, tokiko ekonomiarako aukera-sektoreak etengabe identifikatzeko beharra eta belaunaldien arteko kudeaketaren premia.